KEDan malnutrizioa sahiestu eta osatzeko aurkeztu dugun proiektua aurkezten dizuegu

medicusmundi bizkaiak Kongoko EDko Biyela eskualdeko haurrek bizi dituzten malnutrizio arazoak saihestu eta osatzeko proiektua aurkeztu du.    Beste urte batez, medicusmundi bizkaia Eusko Jaurlaritza eta Osakidetzako langileek bultzatzen duten Zer0,7 erakundearen laguntza deialdira aurkeztu da. Orain erakundeko arduradunek gure proiektua bozkatu behar dute proiektua aurrera atera dadin. Aurten aurkeztutako proiektuaren helburua, Kongoko Errepublika Demokratikoko […]

Urriak 14, ikus-osasunaren aldeko eskubidearen alde

Hurrengo urriaren 14an Ikusmenaren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta, horregatik, medicusmundiren eta General Ópticaren arteko kolaborazioa gogoratzea nahi dugu. 1998tik medicusmundi bizkaian General Ópticaren babesa izan dugu Brasilgo, Tanzaniako eta Honduraseko ikusmen osasuneko proiektuak garatzeko. Gainera, 2010etik eta gaur egunera arte, kontsultategi oftalmologiko baten alde egiten ari da Coatepequen, Guatemalan, Hermanas de San Jose elkartearkein. […]

Medicusmundi eta Nseloko osasun guneko laguntza proiektua

“Prevención de las enfermedades de origen hídrico a través del apoyo a la mejora de la situación de acceso al agua, la higiene y el saneamiento en la zona de salud de Nselo” izeneko proiektua, Kongoko errepublika Demokratikoan Osakidetzako %0,7 Solidaritate Funtsaren finantziazioarekin aurrera eramaten ari dena, bi komunitateetako ura, higiene eta saneamendu egoera babesten […]

HONDURAS: HIDROELEKTRIKAK HONDURASEN

Aurreko komunikatuan ingurumen aktibista zen Berta Cáceresen erailketari buruz aritu ginen. Izan ere, Lenca lurraldeko ibai batean presa hidroelektrikoa eraikitzearen aurkako borrokan buru izateagatik erail zuten. Zoritxarrez, botere publikoek ez dute jarrera erabakikorra gertakari edo kasu hau argitzeko; horrela,  ekimen popularrak oztopatu dituzte eta enpresa hidroelektrikoaren eta beraien finantziazio “aliatuak” diren banku europarren aldeko bizikidetza […]

Ura eta Saneamendua Kamonyi Barrutian

Erdialdeko Afrikan dagoen herrialde bat da Ruanda. Klima epela du, publiometria egokia da eta haranetatik zenbait ur-bide igarotzen dira.  Ingurune horretan dago Kamonyi Barrutia; herrialdeko 30 barrutietako bat da, eta medicusmundi arabak eta bizkaiak han egiten dute lan urari, higieneari eta saneamenduari dagokienez.

2014ko Laburpenak: Guatemala

Guatemala: Hondurasetik gertu, alboko herrialdean, Guatemalan, Nuevos Horizontes edo ASECSA bezalako Gobernuz Kanpoko Erakundeekin eramaten da aurrera elkarlana, Azken honek arlo indigenan lan egiten du, ipar.mendebaldean bereziki, natiboen herrixka mordoa elkarbizitzen duten oihaneko gune erraldoian. Bertan, emagin tradizionalen lana berreskuratzeko ahaleginak egin dira, belaunaldi berriei teknika zaharrak erakutsiz, denborak irentsi ez dezan. Era berean, amalurraren […]

2014ko laburpenak: Honduras

Honduras: Eusko Jaurlaritzak 2008an bertan jarritako programa baten bitartean, honduraseko oihan sakonean bizi diren zenbait komunitate landatarrek ura lortzeko dituzten baliabideen hobekuntza orokorrean jarduten dute medicusmundi Bizkaiak. Padres paules edota bestelako antolakunde eta erakunde lokalekin batera, eraikuntza zehatz batzuk hobetzeaz gain, honduraseko tribuen artean kontzeptu komunitario eta autogestionarioa sarraraztea du helburu, hau da, komunitateek obrak, […]

2014ko laburpenak: Ruanda

Ruanda: Pasa den urteko laburpenarekin jarraituz, lupa Ruandan jarriko dugu orain, medicusmundi Bizkaiak bere lana garatzen duen beste herrialdeetako baten. Kasu honetan, proiektua Kamonyi deitutako barrutian eramaten da aurrera. Erakundeak 1967tik darama barruti horretan lanean etenik gabe. Ruandaren kasuan, higiene komunitarioaren arloan egindako lanaz gain, oso deigarria da soziologikoki bultzatutako aldaketa. Izatez, herrialde afrikarreko komunitateak […]

2014ko laburpenak: Kongo ED

2014a amaitu berri, urteko lehen aste hauek iaz egindako lanaren hausnarketa, balorazioa eta balantzeak egiteko erabili ohi dira. Gurean, medicusmundi Bizkaian, ez gara gutxiago izango. Begirada atzera bota eta munduan zehar (Ruanda, Guatemala, Honduras, Kongoko ED) dauzkagun proiektuen inguruan hausnarketa txikia egingo dugu. Proiektuei buruz egingo diren errepasoetaz gain, laburpen honek irakurleari medicusmundi Bizkaiak, eta […]

Uraren Nazioarteko eskubidea

Ura bizitzaren funtsa da. XXI. mende honetan, edateko ura eta saneamendua bizitza eta osasunerako ezinbestekoak dira, eta funtsezkoak pertsona guztien duintasunerako.