Iurretako Udalak 5.000 euro eman dizkio medicusmundi Bizkaiari

Iurretako Udalak 5.000 euro eman dizkio medicusmundi Bizkaiari Image

Iurretako Udalak 5.000 euro eman dizkio medicusmundi Bizkaiari Hondurasko komunitate batean ur-hornidura optimizatzeko eta ur-gaixotasunak prebenitzeko.

Iurretako Udalaren laguntzari esker, medicusmundi Bizkaiak San Martin Omoa komunitateari laguntzen jarraituko du. Bertako bizilagunek ura eta saneamendua eskura izango dute funtsezkoa baita pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.

Diruz lagundutako proiektuarekin, esku-hartze zuzena egin nahi da San Martin komunitatean. Hautatutako etxebizitzetan ura biltegiratzeko sistema bat ezarri nahi da, hau da, 20 pila komunitario eraiki. Askotariko estrategia da eta barruan sartzen da biztanleria onuraduna identifikatzea eta kotizatzeko, materialak erosteko eta ur-sistema eraikitzeko prozesu bat garatzea, erkidegoko emakume-sarearen, uraren administrazio-batzordearen eta erkidegoko patronatuaren parte-hartze aktiboarekin.

Esku-hartze horren esparruan emakumeen sarea eta ura administratzen duen batzordea prestatzen ere lagunduko da. Ur-batzordearen zereginak ur-jatorriko gaixotasunak prebenitzea, uraren kudeaketa jasangarria izatea eta ingurumena babestea izango dira.

Itzuli