Emakumeek aurrez aurre dituzten desberdintasunen arrailak errealitate bat dira. Desberdintasun horiek agerian geratzen dira ekonomian, lanean, gizartean, familian… Egoera horiek areagotu egiten dira egiturazko pobrezia-testuingurutan, eta emakumeen eskubideak etengabe urratzen dira emakumeek eta neskek jasaten dituzten zapalkuntzen eta indarkerien ondorioz. Medicusmundi Arabaren lan-ildoetako bat emakumeen ahalduntzea da, eta indarkeria matxista horiei aurre egitea helburu duten hainbat proiektu garatzen ditu aspaldidanik.
Horrela, medicusmundi Bizkaiarekin eta ARDE KUBAHO eta COFORWA tokiko bazkideekin batera, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, Ruandako Kamonyi barrutiko ama nereabeen eta 7 kooperatibetako emakumeen ahalduntze pertsonal, kolektibo eta komunitariorako prozesu bat abiarazi zen joan den 2021ean. Emaitzetako bat baldintza soziosanitarioak hobetzea da, oinarrizko higienea eta saneamendua sustatuz.
Prozesu horren bidez, emakume horiek jasaten dituzten desberdintasunak gutxitu nahi dira, haien gaitasunak sendotuz pentsamolde eta jarreren aldaketan oinarritutako ikuspegi eraldatzaile batekin. Gainera, higiene eta saneamendu zerbitzuen sarbidea eta kalitatea hobetzen ari da kooperatibetan, haien etxeetan eta komunitateko espazio publikoetan. Bestalde, gizartea eraldatzeko eragile gisa duten parte-hartzea sendotzen ari da.
Hala jasotzen dute bideo batean, eta bertatik bertara ezagutzen dugu egiten ari diren lana.