Gure Batzar Nagusira gonbidatzen zaitugu

Aurten, medicusmundi Bizkaia elkarteko Bazkideen Batzar Nagusia online formatuan egingo da irailaren 24an, 18:30ean. Zuzendaritza Batzordeak modu horretan egitea erabaki du, bazkide guztien segurtasuna bermatzeko eta Covid-19aren kutsatzeak prebenitzeko araudia errespetatzeko.

COVID-19ren aurkako borrokarekin bat egiten dugu Ruandan

Egun hauetan, medicusmundi-k Kamonyiko (Ruanda) biztanleriari laguntzeko ekintzekin ere bat egiten dugu, non COVID-19 pandemiaren ondorioak pairatzen ari diren.

Viajamos a Ruanda para visitar proyectos y asociaciones locales

En el mes de octubre, nuestra coordinadora y compañera Verónica Malda, ha viajado a Ruanda junto a medicusmundi araba, para dar seguimiento a los proyectos y actividades que apoyamos, reunirse con las asociaciones locales con las que trabajamos, apoyar la evaluación de uno de los proyectos en marcha,… Os contamos como ha sido el viaje.

Malnutrizioaren aurkako borroka Kamonyi-n emakumeen kooperatiben bidez

Azken urteetan Ruandak hazkunde ekonomiko handia izan du. Alabaina, malnutrizio kasuak ematen dira oraindik ere etxeetan, batez ere elikaduraren gaineko segurtasun ezagatik eta informazio faltagatik.

medicusmundik Arabako Larrialdietarako Funtsarengana jo du ruandako uholdeen ondorioz kaltetuei laguntza emateko

Aurten urtaro euritsua bereziki gogorra izan da Ruandan, eta uholdeen eta lur-irristatzeen ondorioz 95 pertsona zendu dira eta beste 195 zauritu. Gainera uzta eta abereen galerak arrisku nutrizionaleko egoera eragin du, kasu askotan bere etxebizitzak ere galdu dituen biztanleriaren artean. Hondamendien Kudeaketarako Ministerioak (MIDIMAR) suntsitutako 370 etxe, galdutako nekazaritzarako 4.560 hektarea eta 700 abelbururen heriotza […]

Hamar urte emakumeen garapen ekonomiko eta soziala kooperatiben bitartez lantzen

medicusmundin 2007tik daramagu egoera ahulean eta gizartetik baztertuta dauden Ruandako emakumeei garapen sozial, ekonomiko eta pertsonalean laguntzen dieten kooperatibekin lanean. Nekazaritza, abeltzaintza edo artisautza (otzara-denda) bezalako diru-sarrerak eragiten dituzten ekintzen bitartez, eta alfabetizazio eta formakuntza ezberdinen bitartez, emakume hauek beraien gaitasunak garatu ahal izan dituzte, komunitateentzako ereduak bilakatuz. DUKORE TUJY´IMBERE (Aurrera egiteko lan egin dezagun) […]

2016eko medicusmundi bizkaiako memoria, argitaratua.

2016 urtean medicusmundi bizkaian egin dugun lanaren laburpena biltzen duen memoria aurkezten deizuegu gaur. 2016. urtea oso berezia izan da gure elkartearentzat, 50. urteurrena ospatu dugulako. Mende erdia bete dugu osasunaren aldeko eskubidea aldarrikatzen, Hegoaldean zein Iparraldean. Orri hauetan gure lehentasunak zeintzuk diren gure lerro estrategiakoak, zein herrialdetan egiten dugun lan, eta zer nolako emaitzak ditugun zure […]

“Nekazaritza-kooperatiben bidez, emakumeek autokontsumoa bultzatzen dute eta erreferenteak bihurtu dira komunitateetan”

Otsailean medicusmundi Bizkaia eta Arabako talde batek Ruandara bidaia egin zuen, erakundeak herrialde horretan bultzatzen dituen proiektuak bertatik bertara ezagutzeko. Bisita horretan Yon Arrieta medikuak parte hartu zuen. Arrieta orain dela 20 urte hasi zen medicusmundi Bizkaian parte hartzen, eta gaur egun erakundearen presidenteordea da. Berarekin berba egin dugu bere esperientzia ezagutzeko asmoz. Horrelako bidaia […]

LAN ESKAINTZA: Ruandan bertatik bertara proiektuak kudeatzeko teknikaria, medicusmundi araba/bizkaiarentzat

Hautatzen dugun pertsonak bertatik bertara lan egingo du Ruandan, tokiko bazkideekin batera koordinatuz eta bertan lantalde bat osatuz.

2015eko medicusmundi bizkaiako memoria, argitaratua.

medicusmundi bizkaiatik atseginez jakinarazten dizuegu 2015eko aktibitate memoria guztion esku dagoela deskargatzeko, non Bizkaiko GGKEk azken urtean aurrera eraman dituen zereginak aztertzen baitira, bai hegoaldean, baita iparraldean ere. Publikazio honen barruan, medicusmundi bizkaiak Hondurasen, Guatemalan, Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Ruandan aurrera eraman dituen xehetasun guztiak aurkitzeko aukera izango duzue, iparraldean Garapenerako Hezkuntzarekin edota Komunikazioarekin erlazionatuta […]