Aurten, medicusmundi Bizkaia elkarteko Bazkideen Batzar Nagusia online formatuan egingo da irailaren 24an, 18:30ean. Zuzendaritza Batzordeak modu horretan egitea erabaki du, bazkide guztien segurtasuna bermatzeko eta Covid-19aren kutsatzeak prebenitzeko araudia errespetatzeko.
Bileran parte hartzeko, mezu bat bidali beharko duzu bizkaia@medicusmundi.es helbidera, zure izen-abizenak eta helbide elektronikoa adieraziz. Jarritako helbide elektroniko horretan, bilera baino egun batzuk lehenago, esteka bat jasoko duzu Zoom bidez bertara sartzeko (online bilerak egiteko programa).
Gai ordena honako hau izango da:
- Aurkezpena presidentearen eskutik.
- Bilerara bertaratutakoak egiaztatzea.
- Ikuskatzaileen izendapena.
- Aztergaien zerrenda onartzea.
- 2019ko Ohiko Batzarreko akta irakurtzea eta onartzea, hala badagokio.
- 2019ko Komunikazio eta Gizartea Eraldatzeko Hezkuntza arloetako balantze orokorra.
- 2019ko Garapenerako Lankidetza Proiektuen arloko balantze orokorra.
- 2019ko ekitaldiko kontuen balantzea eta 2020rako aurrekontua irakurtzea eta onartzea, hala badagokio.
- Zuzendaritza Batzordeko karguak berritzea.
- Eskaerak eta galderak.
Bide batez, bertaratu ezin baduzu, egoki ikusten dituzun iradokizunak bidaltzeko eskatu nahi dizugu. Idatziz bidali ditzakezu elkarteko idazkaritzara, batzarra egin baino lehenago.
Elkartearen jardueren memoria eta memoria ekonomikoa zure eskura jartzen ditugu honako esteka hauetan:
Jardueren Memoria Memoria Ekonomikoa (I) Memoria Ekonomikoa (II)
Bestalde, medicusmundi Bizkaiaren 2019ko Emaitzen Txostena kontsulta dezakezu
Oharrak:
- Bileraren hasieran bertaratutako pertsona bakoitza identifikatuko da webcameraren eta NANaren bitartez, horrela zerrendako gai puntuak onartu ahal izango dira.
- Elkartearen estatutuak kontuan hartuta, 13. artikuluan, bazkideek bakarrik izango dute botoa emateko eskubidea elkartearen batzarretan.
- Batzarrean bozkatu nahi duten baina bertaratu ezin dutenek, beste bazkide bati eman diezaiokete ordezkaritza. Baldintza bakarra hauxe da: pertsona batek gehienez hiru pertsonaren ordezkaritza izan dezake. Ordezkaritza hori idatziz egin beharko da eta batzarreko idazkariari eman beharko zaio, bilkura baino hogeita lau ordu lehenago.
AURREIKUSITAKO IRAUPENA: ORDU BAT