COVID-19ren aurkako borrokarekin bat egiten dugu Ruandan

COVID-19ren aurkako borrokarekin bat egiten dugu Ruandan Image

Egun hauetan, medicusmundi-k Kamonyiko (Ruanda) biztanleriari laguntzeko ekintzekin ere bat egiten dugu, non COVID-19 pandemiaren ondorioak pairatzen ari diren.

COVID-19 pandemiaren albo-ondorioak arintze aldera, Kamonyiko 422 emakumeen artean elikagaien kit-ak eta premiazko beste artikulu batzuk entregatzea planifikatu egin da. Emakume onuradunen artean, medicusmundi Bizkaia eta medicusmundi Araba elkarteek gure proiektuen bidez laguntzen ditugun kooperatibetako 295 kideak, 7 gerenteak eta DUKORE TUJYE IMBERE VI ETAPA proiektuan parte hartu duten 120 ama nerabeak daude.

 

 

 

 

 

 

 

Emakume bakoitzak honako artikulu hauek jasoko ditu:

  • Arto irina (10 kg)
  • Babarrunak (5 kg)
  • Gatza (1 kg)
  • Arroza (5 kg)
  • Azukrea (1 kg)
  • Xaboia (2 u)

Segurtasun-neurriak hartuko direla ziurtatzeko eta COVID-19ren hedapena saihesteko, eskularruak, maskarak, ontziak eta gel desinfektatzailea erosi dira.

Atzo, apirilak 16, baliabideak banatzen hasi ziren COEPOKA Kayenzi eta KOABA Karama kooperatibetan. Gaur, banaketekin jarraituko dute DUHARANIRUBUZIMA Karangara, ABIBUMBYE Kamonyi, ITUZE Kigese, TUZAMURANE Gihara eta ABATICUMUGAMBI Kabuga kooperatibetan. Hori guztia tokiko agintariekin lankidetzan.

 

Itzuli