2025ean jo eta ke aritu gara Guatemalan, Hondurasen, Kongoko EDn, Ruandan eta Bizkaian, gizarte ekitatibo, bidezko, jasangarri, baketsu, anitz, solidario eta osasuntsuago bat eraikitzeko ahaleginean. Eskerrik asko modu batera edo bestera gurekin ibili zaterenoi. 2026an medicusmundi Bizkaiak 60 urte beteko ditu. Desagertu nahi genuke, baina gerrek, desberdinkeriak, gorroto diskurtsoek, giza beharrek eta elkartasunak lanean jarraitzera […]
Itziar Irazabal, Medicus Mundiren presidente berria
2025eko azaroaren 15ean (larunbata), Zaragozan Espainiako Medicus Mundi Elkarteen Federazioak (FAMME) Kontseilu Betearazlea berritu zuen, eta Batzar Nagusiak Itziar Irazabal hautatu zuen presidente berria izateko, karguan medicusmundi Norteko Cruz Cuevasi txanda emanez. Itziarrek bi urterako hartu du kargua, konpromisoz eta planeta osoan osasun publiko, unibertsal eta doakoaren alde borrokatzen jarraitzeko gogoz, osasuna giza eskubidea dela […]
Inpunitatearen aurkako borroka: Justizia eta Giza Eskubideak Hondurasko LGTBI pertsonentzat
Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuak (ICAB) bere aurrekontuaren % 1 bideratzen du nazioarteko lankidetzara 1999. urteaz geroztik; beraz, Garapenerako Lankidetzarekin konpromiso handia duen erakundea dugu. Urteotan zehar, Elkargoak askotan lagundu du medicusmundi Bizkaia (MMB). Azken hamarkadan, hainbat ekimen babestu ditu Hondurasen: 2015etik 2019ra Movimiento de Mujeres por la Paz Visitación Padilla Las Chonas elkartea lan egin […]









