medicusmundi Bizkaia Ruandan

Ezagutu itzazu Riki Minguez Giabiñaren, medicusmundi Bizkaiko Afrikako batzordekidea, eskutik Ruandan burutzen hari ditugun proiektuak Pasa den abuztuaren 22an Ruandara abiatu nintzen eta bi asteko bidaian medicusmundi Bizkaiak azken urtetan burutu dituen proiektuak ikusteko aukera izan nuen. Bidaia zirraragarria izan zen, Ruandako jendeak eta paisaiak bereziak dira, eta bertako mendien artean harrera oso hunkigarriak egiten […]

Jardunaldia “BEGIRADA OSASUNGARRIA II.edizioa. Sexu- eta genero-aniztasuna osasunaren gizarte-determinatzaile bezala

medicusmundi Bizkaiak antolatutako Jardunaldi hauek helburu jakin bat dute: Lehen Mailako Arreta eta osasuna zedarritzen duten prozesu sozialak begirada feminista eta intersekzional batetik eta sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegia erabilita erdigunean jartzen dituen osasun publikoaren eredu bat sustatzeko beharrean sakontzea. Ildo horretan, ezinbestekoa da gogoeta hainbat ikuspegi, bizipen eta jakintzetatik partekatu ahal izatea. Horretarako, esku hartzen […]

SARE EGIN OSASUNAREN ALDE!!!

medicusmundi Bizkaian gure sarea zabaltzen jarraitu nahi dugu, osasuna pertsona guztientzako eskubidea izan dadin. Hori dela eta, saretzera eta “Sare egin osasunaren alde!” gure kanpainan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Alua egiten hasi?

Hirurogeita hamarreko urteetan, Lorena Capelli, garai hartako brasildar transformista ospetsua, Bartzelonan hil zen genitalen berresleipenerako kirurgia bat egin ondoren. Zehazki, baginoplastia bat egitean. Ofizialki peritonitis batengatik hil zela zabaldu zen, antza denez, baina ‘despistatzeko’ praktika bat zelakoan nago, kirurgia horiek debekatuta zeudelako espainiar estatuan. Debekaturik egon arren, litekeena da emakume trans asko izatea halako ebakuntzak […]

Erresistentzia feminista digitalei buruzko topaketa birtuala

Ekain honetan medicusmundi Bizkaia erakundearekin elkarlanean arituko gara beste behin, eta Erresistentzia feminista digitalei buruzko topaketa birtual hau antolatzen dugu elkarrekin. Laguntzarako sareak eta erresilientziarako espazioak sortu nahi ditugu emakume eta disidenteen artean, ikuspegi intersekzionala eta Iparra-Hegoa begirada globala erabilita. 2022an eta 2023an burutu izan ditugun Autodefensa Digital Feministari buruzko bi prestakuntzen ondoren, hainbat gai […]

Gure Batzar Nagusira gonbidatzen zaitugu

Batzarra ekainaren 27an izango da, asteartea. Lehenengo deialdia 18:00etan eta bigarren deialdia 18:30ean izango da. Bizkaiko Medikuen Elkargoan izango da, Lersundi kalea 9 (Ledo I eta II aretoa, 4. solairua), Bilbo. Batzarra dela-eta, eta elkartearen estatutuak betetze aldera, Zuzendaritza Batzordeko karguak berrituko dira.  Ondorioz, datozen bi urteetan kargu horiek betetzeko aukera izan nahi duzuen bazkideoi, honakoa eskatu nahi […]

Aurten Bai, “Gazteak Hegoaren Bila. Durangotik Heagoaldera” lehiaketaren talde irabazleak bere esperientzia kontatzen digu

2022ko azaroaren 10a Kafe bat hartzeko geratu gara laurok, betiko tabernan, eta bat-batean taldeko batek proposamena bota du, < Zergatik ez dugu Medicus Mundi-k antolatutako lehiaketan parte hartzen? >. Durangotik Hegoaldera – Gazteak hegoaren bila du izena eta gazteak osasunerako eskubidearen inguruan eta Hegoaldeko herrialdeen errealitatearen inguruan kontzientziatzea du helburu. Bada, esan eta egin, izena […]

Klima-aldaketaren eta uholdeen eragina Ruandan

Ruandak aldaketa nozitu du urtaroen joeretan aldaketa klimatikoaren inpaktuarengatik, eta larriagotu egin dira horren ondorioak. Orain, lehorte handiko garaiei euri erauntsiek ematen die segida, haize bortitzekin eta uholde-urekin, gero eta hondamendi eta larrialdi-egoera gehiago eragiten dituztelarik herritarren artean. Aurtengo eurien sasoiak uholde ugari eta lur-jauzi handiak ekarri ditu, eta heriotzak eta zaurituak, galerak eta txikizioak […]

Babak eltzetik ateratzen

Datuek erakusten dute trans komunitateak zailtasunak aurkitzen dituela osasun arretarako sarbidean. Profesionalek ez dute prestakuntzarik eta transfobia oztopo da osasun-zerbitzuetara lasaitasunez joan daitezen.   ANDREA MOMOITIO Ia egunero ditugu berriak. Beno, agian asko da hori esatea. Ia egunero, murmurio berberak ditugu sare sozialetan, zirkulu txikietan. Batek ospitaleren bateko genero-unitateren batean ez dutela ondo tratatu salatzen […]

Lesbianen traumitak ginekologian

Ez ginekologiako langileak, ez protokoloak, ez daude oraindik prestatuta lesbianen praktika sexualen aniztasuna ulertzeko eta ginekologiako kontsulta beharrean diren emakumezko eta gizonezko transen eskariei erantzuteko. ANDREA MOMOITIO Generoaren sozializazioa ez da bakarrik zer eratan hezten gaituzten, gehiago da zer eratan programatzen gaituzten. Gauza bat da zure kreaturei esatea heziera onekoa dela eskerrak ematea eta bestea, […]