medicusmundi Bizkaia elkarteak bederatzi web-mintegiko ziklo bat abiatuko du datorren astean. Webinarioek emakumeen eta LGTBIQ+ pertsonen aurkako indarkeria sinbolikoa ikusarazteko, indarkeria horren inguruko bizipenak partekatzeko eta horri aurre egiteko proposamenak biltzeko balioko dute.
Datozen hilabeteetan zehar izango ditugun Honduras eta Bizkaia arteko elkarrizketa hauetako lehen solasaldira gonbidatu nahi zaitugu. Gure helburua sexu- eta genero-askatasunaren aurkako indarkeria sinbolikoa mahai gainean jartzea da, hainbat arlotan aritzen diren eta ikuspuntu desberdinak dituzten eragileekin: administrazio publikoa, militantzia politikoa, osasun langileak, komunikabideak…
Lehen webinarioan politika publikoek LGTBIQ+ pertsonenganako indarkeria sinbolikorik gabeko gizartea sustatzeko zer egin dezaketen eztabaidatuko dugu. Batetik, medicusmundi Bizkaia politika horiek bultzatzen ari da, Hondurasko Estatuko hainbat idazkaritza eta erakunderekin batera (Osasun Idazkaritza, Giza Eskubideen Idazkaritza, Gizarte Garapenerako Idazkaritza, Emakumearen Gaietarako Idazkaritza, Ciudad Mujer…) eta jakin nahi dugu zer aurrerapen izan diren, nola doan prozesua, zer erronka eta zailtasun dauden. Bestalde, Bizkaian, Euskadin edo Espainian indarkeria sinbolikoa desagerrarazteko eta gizarte bidezkoagoa eta anitzagoa sustatzeko zer politika inklusibo dauden jakin nahi dugu. Esparru horretan, azken urteotan hainbat lege onartu dira Estatuan eta autonomia-erkidegoan (Sexu-askatasunaren berme integralari buruzko Legea; Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legea; Genero-identitateagatik Ez Diskriminatzeko eta Trans Pertsonen Eskubideak Aitortzeko Legea; Tratu-berdintasunerako eta Diskriminaziorik Ezarako Lege Integrala; Transen Berdintasun Erreal eta Eraginkorrerako eta LGTBI Pertsonen Eskubideak Bermatzeko Legea; LGTBI Pertsonen Berdintasunerako eta Ez Diskriminatzeko enpresetan hartu beharreko neurriei buruzko Dekretua…), eta Berdintasun Ministerioan eta oposizioan eztabaida gidatu duen alderdietako bat Sumar izan da. Euskadirako, LGBTIAQ+ Euskal Behatokiaren lanari lotuta, «LGTBI+ pertsonen eskubideak babesteko eta sustatzeko Lege Integral» bat proposatu dute, eta horri buruz gehiago jakin nahi dugu.
Javier Carrington – Hondurasko Gizarte Garapenerako Idazkaritzaren Inklusio Politiken Unitateko Koordinatzailea
Sergitz Moreno – LGTBIQA+ Eskubideen Arduraduna Sumar Mugimenduan. Euskadirako LGTBI+ Lege Integrala egitea proposatzen du
Eguna: Asteartea, 2025eko martxoak 11
Ordua: 17:00 Bizkaia / 10:00 Honduras
Non: Online, Zoom bidez
Karteleko QR kodea eskaneatu eta klikatu esteka https://us06web.zoom.us/j/81602904801?pwd=I47wNKmzRS9VlbYi3tE5haiDnyJKyb.1
Bileraren IDa: 816 0290 4801
Sarbide kodea: 613942
Laster, webinario gehiago iragarriko ditugu.
Konektatu eta parte hartu mintegietan, pertsona guztien -identitatea edo genero adierazpena edozein dela ere- eskubideen alde saretzen eta borrokatzen jarraitzeko.