Otsailaren 17tik 21era, medicusmundi Bizkaiaren eskutik, Guatemalako bost lagun Euskal Herrian izango ditugu: ikertzaile bat eta ASECSA (Asociación de Servicios Comunitarios de Salud) eta MOLOJ (Asociación Política de Mujeres Mayas) elkarteetako bina kide.
Aste honetan “SITUACIÓN DE LA VIOLENCIA OBSTÉTRICA EN MUJERES INDÍGENAS DE GUATEMALA. Estudio sobre la situación de la violencia obstétrica en mujeres indígenas K’iche’ y Kaqchikel” ikerketa aurkeztu dute Guatemalako Hirian. Orain, medicusmundi Bizkaiak, ASECSAk eta MOLOJek sustatutako azterlanaren berri emateko, bi aurkezpen egingo dituzte Euskal Herrian:
️Eguna: Asteazkena, Otsailak 19
Ordua: 18:30
Lekua: Bilbo. Bizkaiko Medikuen Elkargoa. Lersundi kalea, 9
E️guna: Osteguna, Otsailak 20
Ordua: 19:00
Lekua: Getxo. Algortako Kultura Etxea. Villamonte kalea, 8
Aurkezpen hauek entzuteko eta solasaldietan parte hartzeko gonbidata luzatu nahi dizuegu, eta ekitaldi hauen berri zabaltzea eskertuko genizueke.
Sarrea librea izango da, baina aurkezpenak hobe antolatzeeko izena eman nahi baduzu edo helbide elektroniko bidez ikerketa jaso nahi baduzu, formulario hau bete dezakezu https://labur.eus/obstGuatMMB
Aurkeztuko den azterlana eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak finantzatu duten, “Mujeres mayas enfrentando políticamente la violencia obstétrica como problema de salud pública en Guatemala” proiektuaren baitan. Durangoko Udalak ere proiektua babestu du.
Bisita honi lotuta, informazio gehiago jaso nahi baduzu edota guri zernahi esan, hona jo dezakezu: comunica.bizkaia@medicusmundi.es eta 688717051 (Jon Mikel).