“Ruandako kulturak oraindik tradizio patriarkal handia badu ere, egia da emakumearen papera balioesten dela, bai komunitate-mailan, bai eremu pertsonalean. Prestakuntzan parte hartu duten pertsonak bat zetozen Ruandako gizartean gaur egun dauden genero-aginduak hausteko erantzukizunak eta lidergoa hartzeko espazioak eta aukerak sustatu behar direla esatean, batez ere kudeaketa ekonomikoari eta erabakiak hartzeari dagokienez”Alba Pastor Garcia, Hegoako […]
Hausnarketa kolektibotik eta aniztasunetik abiatuta maskulinitate berriak eraikitzen, Ruandan
II. edizioa, online prestakuntza. AUTODEFENTSA DIGITAL FEMINISTA
Internet ahalduntze- eta erresistentzia-gunea izan daiteke emakumeentzat eta sistema zisteteropatriarkalak bortxatutako identitate guztientzat 2023ko martxoaren 30etik maiatzaren 25era bitartean, ostegunero 8 saiotan eta larunbatetan 2 saio estran, bideokonferentzia bidez konektatuko gara emakumeen aurkako online indarkerien eta ziberjazarpenaren problematika ikuspegi feministarekin jorratzeko. Gure online bizitza bizitzaren beste luzapen bat besterik ez da; horregatik, indarkeria matxistak ere […]
MEDICUSMUNDI BIZKAIA ETA SPR ALIANTZA BERRI ETA ITXAROPENTSUA, KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOAN
“Aliantza hau aurrerapauso bat da, azkenean loratu daitekeen komunitate baterantz” Ipar Kivun SPRko erakundeekin Goman Yvette Mushigo, Afrikako Aintzira Handietako herrien Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko Emakumeen Sinergiaren (SPR) idazkari exekutiboak honela laburbiltzen du Kongoko Errepublika Demokratikoko (RDC), Ruandako eta Burundiko Giza Eskubideen aldeko erakundeen sare honek medicusmundi Bizkaiarekin (MMB) daukan harreman estrategikoa. Mushigok esaldi hori […]
Oinarrizko higienea eta saneamendua Ruandako emakumeen ahalduntzerako
Emakumeek aurrez aurre dituzten desberdintasunen arrailak errealitate bat dira. Desberdintasun horiek agerian geratzen dira ekonomian, lanean, gizartean, familian… Egoera horiek areagotu egiten dira egiturazko pobrezia-testuingurutan, eta emakumeen eskubideak etengabe urratzen dira emakumeek eta neskek jasaten dituzten zapalkuntzen eta indarkerien ondorioz. Medicusmundi Arabaren lan-ildoetako bat emakumeen ahalduntzea da, eta indarkeria matxista horiei aurre egitea helburu duten […]
Bozkatu sexu- eta ugalketa-osasunerako eskubidea Kongoko Errepublika Demokratikoan
medicusmundi bizkaian lanean jarraitzen dugu Kongoko Errepublika Demokratikoan (KED) sexu- eta ugalketa-osasunaren zerbitzuetarako sarbidea hobetzeko, Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako langileen Zer0,7 Elkartasun Funtsa Elkartearekin batera. Horretarako, “Sexu- eta ugalketa-osasuna eta familia-plangintzarako eskubidea sustatzea Runinguko osasun-barrutietan (KED), klima-aldaketaren testuinguruan” proiektua aurkeztu dugu. Baina zure botoa behar dugu proiektu hori aurrera eraman ahal izateko. Lagunduko al diguzu? […]
Gure esperientzia Intibucan
Maria eta Monica gara, Bizkaiko bi gazte, eta gaur egun Intibucan gaude, Hondurasen, ASODOCekin (Mendebaldeko Garapenerako Elkartea) elkarlanean. Hona heldu ginen, Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Gazteak Lankidetzan programari esker, uztailaren 14an beraz, hilabete bat baino gehiago daramagu esperientzia horretan murgilduta. Hasieratik besoak zabalik hartu gintuzten, eta, ondorioz, egokitze-prozesua oso erraza izan zen, eta horregatik oso […]
‘Salba dezagun Lehen Mailako Arreta’
Berrogeita hamar erakunde baino gehiagok, tartean medicusmundi, bat egin dute Lehen Mailako Arretaren eta kalitatezko asistentziaren defentsan, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondoren egoera kritikoan baitago, aurreko urteetatik okerrera egiten ari bazen ere. “Salba dezagun Lehen Mailako Arreta” izeneko aliantza horrek, manifestu bat argitaratu zuen (erderaz). Bertan, Lehen Mailako Arretaren errealitatea aztertzen da, eta haren potentziala eta […]










