ziberaktibismorako eta autodefentsa digital feministarako, indarkeria sinbolikoari buruzko baliabideak eta materialak osatzen dituen tresna-kutxa.

ziberaktibismorako eta autodefentsa digital feministarako, indarkeria sinbolikoari buruzko baliabideak eta materialak osatzen dituen tresna-kutxa. Image

Sareetan iraindu zaituzte emakumea izateagatik? Edo zure sexu- eta genero-aniztasunagatik? Zure bikotekideak edo bikotekide ohiak zure posta elektronikokontua kontrolatu dizu? Iruzkin bat egin dizute Twitterren? Isilarazi edo blokeatu zaituzte sare sozial batean eraso matxista bat salatzen ari zinenean? Sareetatik mehatxatu zaituzte jarrera feminista bat defendatzeagatik? Zure argazki intimoak Interneten eskegitzearekin mehatxatu zaituzte? Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen dituzten edo ditugun emakumeok, bizitza errealean bezala, indarkeria matxista jakin batzuen eraginpean gaude, indarkeria sinbolikoaren bidez seinalatuak, eta teknologia berak eskaintzen digun beste defentsarik ez dugulako. Horregatik, beharrezkoa da indarkeria digital horietatik babestuko gaituzten teknikak eta tresnak ezagutzea.

Ikastaro honetan, online indarkeria matxistei aurre egiteko hainbat baliabide dituen tresna-kutxa bat eskaintzen dizugu, autodefentsa digitaleko gida baten bidez.

Halaber, hainbat bideo ere eskaintzen dizkizugu, zure egunerokotasunerako tresna informatikoak azaltzen dizkizugu, ziberaktibismo feministari buruzko gidaliburu bat, baliabide-zerrenda luze batekin; gainera URL edo QR esteken bidez informazioa eskaintzen dizugu kontsultatzeko zein zabaltzeko.

 

Izena eman

Itzuli