Klima-aldaketaren eta uholdeen eragina Ruandan

Klima-aldaketaren eta uholdeen eragina Ruandan Image

Ruandak aldaketa nozitu du urtaroen joeretan aldaketa klimatikoaren inpaktuarengatik, eta larriagotu egin dira horren ondorioak. Orain, lehorte handiko garaiei euri erauntsiek ematen die segida, haize bortitzekin eta uholde-urekin, gero eta hondamendi eta larrialdi-egoera gehiago eragiten dituztelarik herritarren artean.

Aurtengo eurien sasoiak uholde ugari eta lur-jauzi handiak ekarri ditu, eta heriotzak eta zaurituak, galerak eta txikizioak etxebizitzetan, uzta gutxiago eta abeltzaintzan ere produkzio urriagoa. Argindarra eta ura ere etenda geratu da, eta ondorioa da gaixotasun gehiago transmititu daitezkeela urarengatik, baita gaixotasun bektorial gehiago ere.

Maiatzaren 2tik 3rako gauean, 130[1] pertsonak galdu zuten bizia herrialde osoan, hondamendizko erauntsi batek uholdeak eta lur-jauziak eragin eta gero. Rubavu, Karongi, Rutsiro, Nyabihu eta Ngororero dira uholdeek erasandako barrutietako batzuk.

Azken zifren arabera, 77 zauritu izan dira, 36 pertsona zentro medikuetara eraman dituzte eta 5 pertsona desagerturik daude.

Azpiegiturei egindako kalteei dagokionez, erauntsiek 5.174 etxebizitza kaltetu dituzte, eta horietatik 2.510 erortzeko arriskuan daude. 17 errepide eta 26 zubi kalteturik dira, eta baita ur-hornidura eta -tratamenduko sistemak ere.

1.500 pertsona baino gehiago artatu dituzte eta elizetan, eskoletan edo auzokideek prestatutako tokietan hartu dute ostatu.

Gobernuak larrialdiko ekintzak burutu ditu, besteak beste, hauek:

  • 74 pertsona lurperatu dituzte, gainerakoak gorputegian daude.
  • Kaltetuen ebakuazioa eta aldi baterako harrera.
  • 5 errepide nazionaletan hondakinak kendu dituzte irisgarritasuna bermatzeko.
  • Larrialdiko laguntza banatu da: elikagaiak, kit higienikoak, oherako arropa eta sukaldeko tresnak.
  • Zisterna-kamioiak jarri dira ura hornitzeko.

 

Medicusmundi eta ARDE/KUBAHO euri jasek kaltetutako pertsona eta familiei laguntzen aritu izan dira hainbat urtez herrialdeko eremu ezberdinetan. Hori guztia, Larrialdietarako Arabako Funtsaren eta Muskizko Udalaren laguntzarekin.

Kaltetutako familiei hauteman zaizkien beharrak.

 

  • Janari eskasia.

Elikadura egoki eta segurua bermatuko dien elikagai seguruak eskuratzeko zailtasunak dituzte.

Jateko kitak banatu beharra dago euren behar nutrizionalak eta jatorriko gastronomia kontuan hartuta: arroza, arto-irina, olioa, babarrunak eta azukrea.

 

  • Material eskasia.

Ez dute oinarrizko beharrak eta higienea estaltzea bermatuko dien oinarrizko itemik.

Koltxoiak, mantak, zerri txikiak, eskuoihalak eta arropa banatu beharra dago.

 

Eraikuntzarako materialak eta etxebizitzak birgaitzeko laguntza banatu beharra dago.

 

  • Gabeziak higienean eta saneamenduan, eta urak transmititutako gaixotasunen areagotzea.

Ur-horniduraren katea lehengoratu beharra dago eta baita WASH zerbitzuen laguntza ere, harrerako tokietan, behintzat.

 

  • Emakumeen eta neskatxen arrisku-egoeraren urrakortasuna.

Indarkeria zehatzen eta euriteengatik kaltetutako emakume eta neskatxen gaineko indarkeria.

 

  • Eskolako adinean diren adingabe eta gazteentzako hezkuntza-zerbitzuen narriadura, baita osasun-arretarako zerbitzuak ere.

Kaltetutako azpiegiturak birgaitu beharra dago eta hornidura-banaketa egin behar da euren betekizunak behar bezala hornituak izan daitezen.

 

  • Arrisku handiko eremutzat jotako tokietan bizitzen geratutako pertsona eta familien ebakuazioa.

 

[1] Barruti hauetan: Rubavu (26), Rutsiro (27), Karongi (16), Ngororero (23), Nyabihu (18), Musanze (5), Gakenke (2), Nyamagabe (2), Burera (8), Gicumbi (3)

Itzuli