“Aliantza hau aurrerapauso bat da, azkenean loratu daitekeen komunitate baterantz”
Ipar Kivun SPRko erakundeekin Goman
Yvette Mushigo, Afrikako Aintzira Handietako herrien Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko Emakumeen Sinergiaren (SPR) idazkari exekutiboak honela laburbiltzen du Kongoko Errepublika Demokratikoko (RDC), Ruandako eta Burundiko Giza Eskubideen aldeko erakundeen sare honek medicusmundi Bizkaiarekin (MMB) daukan harreman estrategikoa. Mushigok esaldi hori esaten zuen Kongoko Bukavu eta Goma hiriak lotzen dituen itsasontzian. Ontzi horretan, RDCren ekialdera joandako MMBko bi ardunadurekin batera joaten zen, SPRko taldearekin ukondoz ukondo lan egitera.
Astebetez, SPRk eta MMBk talde bakar gisa funtzionatu dute, eta horri esker, ezagutzak trukatu ahal izan dira, osasunaren sektoreko beharrak identifikatu ahal izan dira eta funtsezko gizarte-eragileekin konektatu ahal izan dira ekintza zehatzak egiteko eta komunitateari laguntzeko, zein planetako baliabide naturalen erreserbarik handienetako bat izan arren, gerra eta gizarte-urritasun egoeran bizi dena.
Kongo Errepublika Demokratikoaren ekialdean, interes ekonomikoak, politikoak eta geoestrategikoak gurutzatzen dira, eta badirudi herritarrak amaierarik gabeko guda batera kondenatzen dituztela ,giza eskubideen urraketa betikotzen duena, osasunerako eskubidea den bezala. OMEko zuzendari nagusiak berriki adierazi duen bezala, “osasuna eta bakea elkarri lotuta daude. Ezin da bakerik gabeko osasunik egon, eta ezin da bakerik egon osasunik gabe”.
Kongoko biztanleek osasunerako eskubidea izan dezaten bakea sendotzea funtsezko elementua dela jakinda, SPRk bere inguruko herrialdeetako erakundeekin sare lana bultzatzen du. Eskualdeko bakearen aldeko apustu ausart honi MMB batu da, zubiak eraikiz Afrikako Aintzira Handietako herrien Bakearen aldeko Emakumeen Sinergiaren eta Ruandako gure bazkide ARDE KUBAHOren artean. Tokiko, eskualdeko eta nazioarteko aliantzak, Osasunerako Eskubide Unibertsala errealitate izan dadin.