Gizartea Eraldatzeko Hezkuntza teknikaria lanaldi osoko kontratu baterako. Kontratu mugagabea izango da eta lanean berehala hasteko.
Hautatzen den pertsona medicusmundi Bizkaiaren bulegoan hasiko da lanean, Bilbon. Gizartea Eraldatzeko Hezkuntza taldean integratuko da teknikaria gisa eta Hezkuntzaren ardura izango da.
Gizartea Eraldatzeko Hezkuntza Arloa (GEH)
- GEH proiektu berriak identifikatu eta prestatu eta finantzatzaile desberditenara proeiktuak aukeztu.
- Abian dauden proiektuei atxikitako GEH jarduerak antolatu eta egikaritu.
- GEH jardueretan parte hartzen duten erakunde kolaboratzaileekin koordinatu.
- Gauzatzen dauden proiektuen jarraipen tekniko eta finantzarioa.
- Elkartearen ohiko jardueretan eta taldeen plangintza eta hausnarketa irekiko prozesuetan parte hartu, laneko prozesuak moldatzeko, egokitzeko eta hobetzeko.
- Parte-hartze aktiboa arloari lotutako talde eta sareetan.
- Elkartearen boluntarioak GEH jardueretan koordinatu eta inplikatu.
- Arloaren estrategia berritzaileen disenuan parte hartu.
- medicusmundi beste elkarteetako hezkuntza arloekin koordinazioa eta elkarlana aurrera eraman.
Profila (Lanpostuaren betekizunak)
- Unibertsitate-prestakuntza.
- Prestakuntza osagarria Gizartea Eraldatzeko Komunikazio eta Hezkuntzan.
- Esperientzia Gizartea Eraldatzeko Hezkuntza proiektuak egiten, gauzatzen, jarraitzen eta justifikatzen.
- Esperientzia antzeko lanpostu batean.
- Euskararen ezagutza maila handia, bai ahozkoan, bai idatzizkoan (baztergarria). EGA edo C1.
Profila (baloratuko diren alderdiak)
- Prestakuntza Generoan.
- Prestakuntza Osasuna eta Lankidetzan.
- Informatika eta ofimatikako tresnen ezagutza (Excel, Word,…).
- Ekimena, taldean lan egiteko gaitasuna, autonomia, aldaketara egokitzeko gaitasuna.
- Frantsesaren edota ingelesaren ezagutza.
- medicusmundin edota beste elkarte batzuetan boluntario gisa burututako ibilbidea.
- Bizkaian bizitzea.
Kontratuaren baldintzak
- Kontratu mugagabea.
- medicusmundi Bizkaiaren baremoaren araberako ordainsaria.
- Lanean berehala hastea.
- 36,5 orduko lanaldia astean.
- Ordutegi malgua.
- Tokietara bidaiatzeko prestutasuna.
Hautagaien aurkezpena
Bidali Curriculum vitæ eta motibazio-gutuna posta elektronikoz hona: bizkaia@medicusmundi.es
Aurkezteko azken eguna: 2023ko martxoaren 24a