Artea eta sendaketa LGTBIQ+ pertsonekin

Artea eta sendaketa LGTBIQ+ pertsonekin Image

“Zauritik erresistentziara” prozesua abian jartzen ari gara, LGTBIQ+ pertsonen aurkako indarkeria sinbolikoen aurrean sendatze kolektiborako proposamen feminista, heretikoa eta komunitarioa. Parte hartu nahi duzu? Animatu!

Sexu- eta genero-aniztasuneko pertsonek mota guztietako indarkeriak jasotzen dituzte: fisikoa, zuzeneko erasoak, gorroto-diskurtsoak… eta baita iruzkin edo irudikapen sotilagoak ere, asmo txarrekoak izan gabe ere trauma pertsonalak, kolektiboak eta belaunaldiartekoak eragin ditzaketenak. Datuek erakusten dute LGTBIQ+ kolektiboaren osasun mentala biztanleria osoarena baino okerragoa dela. Arazo hauei aurre egiteko, nahiz eta beharrezko kasuetan banakako arreta psikoemozionala eskaini ahal izango den, medikusmundi Bizkaiatik prozesu komunitario bat proposatzen dugu.

Sexu- eta genero-aniztasuneko 15 pertsonako talde bat osatu nahi dugu. Taldeak zortzi tailerretan parte hartuko du, 2025eko maiatzean hasi eta 2026ko ekainean amaituz. Topaketak asteburuetan izango dira, Basoan (Arratia, Bizkaia). Medicusmundi Bizkaiak parte-hartzaileen garraioa, ostatua eta elikadura erraztuko ditu. Parte hartzeko, adinez nagusia izatea eta norbere burua LGTBIQ+ kolektiboaren barruan kokatzea besterik ez da behar. Nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan posta elektronikoz (incidencia.bizkaia@medicusmundi.es), telefonoz edo whatsapp bidez (688717051). Emakume talde batek ere antzeko prozesua garatuko du.

Gure helburua LGTBIQ+ pertsonei eta kolektiboei sendatzen, erreparatzen eta memoria eraikitzen laguntzea da, ekoizpen artistikoaren eta sendatze kolektiboko prozesuen bidez. Sendatzeaz eta sendatzeko tresnetan trebatzeaz gain, sinesmen, aurreiritzi eta beldurrei aurre egiteko erresilientzia, askapen eta eraldaketa moduak berreskuratu nahi ditugu, eta horiei balioa eman.

Alde batetik, sei topaketa egingo ditugu Bizkaiko eta Euskadiko LGTBIQ+ komunitateak dituen laguntza psikosozialerako eta sendatzeko gaitasunak indartzeko; indarkeria-egoerak bizi dituzten pertsonak sostengatzeko eta haiek laguntzeko sare bat eraikitzeko. Topaketak Terapia Integratibo Aurreratua (Advanced Integrative Therapy) delako ereduan oinarrituta trauma prozesatzeko lanean ofizialki ziurtatutako bi terapeuta izango dira bi adituk gidatuko dituzte; horietako bat ereduaren irakasle eta gainbegirale ofiziala delarik.

Topekatak gidatuko dituztenei buruz jakiteko irakurri Asociación EntrAmar – El Comal Encendido

Bestetik, bi laborategi artistiko egingo dira grabatuan aditua den Erdialdeko Amerikako artista plastiko baten laguntzarekin. Parte-hartzaile bakoitzak bere Artista Liburua egiteko lagunduntza izango du. Gainera, Taldeko Istorioen bi Liburu egingo dira. Taldeko liburu horiek jendaurrean aurkeztu eta erakutsiko dira, eta aurkezpen horiek memoriak erreskatatzeko balioko dute, eta indarkeriaz haraindiko jakintzen eta bizitzen inguruan gizartea sentsibilizatzeko. Gainera, jardunaldi bat egingo dugu beste taldearekin elkartu eta erakusketa prestatzeko.

Topaketa hauek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren babesa dute, “Frente a la violencia simbólica, más comunidad: nosotras, nosotros, nosotres. La violencia simbólica, la violencia más sutil” eta “Generando transformación social: miradas locales-globales sobre violencia simbólica y DSG en el ámbito educativo, universitario y sanitario” proiektuen baitan.

Informazio gehiago hemen zauritik erresistentziara LGTBIQ+

Lehen saioa maiatz amaieran izango da. Oraindik lekuren bat gelditzen denez, izena eman dezakezu.

Taldean izena eman dezakezu galdetegiari erantzunez (euskaraz bete dezakezu): FICHA PARTICIPANTE PROCESO: DE LA HERIDA A LA RESISTENCIA

Itzuli