[ELKARRIZKETA] VANESSA SILIEZAR TURCIOS: ”Osasun zerbitzuak funtsezko erantzunak eman behar dizkio LGTIBQ biztanleriari”

[ELKARRIZKETA] VANESSA SILIEZAR TURCIOS: ”Osasun zerbitzuak funtsezko erantzunak eman behar dizkio LGTIBQ biztanleriari” Image

Aurreko otsailaren 20an Vanessa Silieza Turcios izan genuen Bilbon antolatutako genero eta aniztasun sexualari buruzko jaurdunaldietan. Vanessak gurekin partekatu zuen Hondurasen bizitako esperientzia, bai Honduraseko Unibertsitate Nazional Autonomoan (Universidad Nacional Autónoma de Honduras UNAH) non lan egiten duen, bai UDIMUFen Emakumearen eta Familiaren Garapen Integraleko Unitatean egiten duen lanaren ikuspuntutik.


Nolakoa izan zen zure bizipena Bilbon?

Atsegina. Proiektu honetako esperientziak partekatzea katarsi bat izan da. Lehenik eta behin, medicusmundi Bizkaian hasi nuen ibilbidea apostu bat izan baitzen, lortutako aurrerapen eta erronkengatik. Zaila izango zela uste genuen tokietan erabateko irekiera topatu genuen. Entzuleria oso baiezlea izan zen eta ALDARTErekin planteatu genuen azken tailerra gozamen hutsa izan zen. Oso eskertuta nago elkartrukerako aukera honengatik, euskal komunitztea entzun izanatgatik, eta
UDIMUF eta UNAHn egiten duguna partekatzeagatik.

Zer ikasi duzu esperientzia honi esker?

Asko baloratzen dut esperientzien trukearen garrantzia, erresistentziarik gabe, elkarrizketarako irekitasunaz, gure errealitateaz deskribatzen dugunari buruzko galdera kezkak eta partekatuz. Aurrerapauso eta atzerapausoak bi komunitateetan gertatzen dira, eta apustua komuna da komunitatea tartean sartzen denean. Osasun zerbitzuak funtsezko erantzunak eman behar dizkio
LGTIBQ biztanleriari eta ezin dezakegu laga pribatiza dezaten, ez hemen, ez han.

Itzuli