[ELKARRIZKETA] VANESSA SILIEZAR TURCIOS: ”Osasun zerbitzuak funtsezko erantzunak eman behar dizkio LGTIBQ biztanleriari”

Aurreko otsailaren 20an Vanessa Silieza Turcios izan genuen Bilbon antolatutako genero eta aniztasun sexualari buruzko jaurdunaldietan. Vanessak gurekin partekatu zuen Hondurasen bizitako esperientzia, bai Honduraseko Unibertsitate Nazional Autonomoan (Universidad Nacional Autónoma de Honduras UNAH) non lan egiten duen, bai UDIMUFen Emakumearen eta Familiaren Garapen Integraleko Unitatean egiten duen lanaren ikuspuntutik.