[ELKARRIZKETA] ANGEL SORTO: “Nire bizitzako esperientzia hoberena daramat, izan ere pertsona moduan trebatu naiz, truke kulturala… Angel Sorto oso ezberdin bat daramat”

[ELKARRIZKETA] ANGEL SORTO: “Nire bizitzako esperientzia hoberena daramat, izan ere pertsona moduan trebatu naiz, truke kulturala… Angel Sorto oso ezberdin bat daramat” Image

Ángel Sorto ingenilari agronomoa da lanbidez, baina 17 urtez jardun da kooperazio lanetan medicusmundi Bizkaiak Hondurasen egin dituen proiektuetan. Gaur, erakundeari agur esaten dio urte hauek nola izan diren kontatzen digularik.

Nola izan ziren zure hastapenak medicusmundi Bizkaian?
2003 urtean hasi nuen nire lana erakundean. Gogoan dut Cuyamelera, Omoa udalerriko herrixka batera Jon de Lahuerta doktorearekin elkarrizketa bat egiteko heldu nintzen eguna. Elkar ezagutu ostean azaldu zidan oilo errule eta gizentze-oilaskoen baserrian laguntzen lan egingo nuela azaldu zidan. Horrez gain, nire zereginak Cuyamel inguruko komunitateetako emakumeei gaikuntze lanak eta laguntza teknikoa ematea ziren. Egun hartan ezagutu nituen Jakue apostolu parrokiako apaizak: Aita Jesus, Aita Javier eta Aita Carmelo QDDG).

Miren era Rafa ere ezagutu nituen, denbora hartan medicusmundi Bizkaia taldea Hondurasen osatzen zutelarik. Ilusioz beteta negoen nire lan berria zela eta, izan ere, arin pasio bihurtu zen. Baserriko lana pertsona zoragarriz inguratuta hasi nuen: Hilda Dubon, administratzailea; eta Manuel, Tinon eta Neto, baserriko mantentze lanen arduradunak. Horrez gain, parrokiako aholkularitzako emakumeak ere bazeuden. Haiekin harreman oso hurbila neukan geure lanari esker.

Nola izan dira 17 urte hauek erakundean?
2006an proiektuen teknikaria izateari ekin nion. Proposamen hori Ainhoa Oceja euskal kooperanteak egin zidan, eta dudarik gabe onartu nuen. Beraz, hemen hasi zen nire etapa berria medicusmundi Bizkaian. Bilbora bidaiatu behar izan nuenean uste dut aste bat igaro nuela lorik egin gabe emozioa zela eta. Abentura hau nire kidea 12 urtez izango zen Eva Nelia Lopezekin (QDDG) hasi nuen, nire lagunik minena, konfidentea eta arreba bihurtuko zena, ordena jartzen zidana, eta dena ondo atera zedin aholkuak emango zizkidana.

Espainiatik itzuli ginenean beste pentsamolde ezberdin eta erantzukizun handi batekin etorri ginen, gure lanak benetan behar zuten pertsonei lagun ziezaiola. Urte horretan bertan Ricardo Fernandez, gure ”nagusia” maitasunez esaten genion bezala, bulegora batu zen Gure erreferentea izateaz gain, gure laguna ere bazen eta oraindik ere bada.

2008 urteak inflexio puntu bat suposatzen du gure Hondurasen gure lanarentzako. Izan ere, proiektu berri bat hasten da Erdi Amerikako lau herrialdeetan sexu- eta ugalketa-osasunaren arloko sistema publikoaren indartzeari bideratuta. Horri esker Jorge Irazola eta Mirella Melgar ezagutu genituen eta lau urte ahaztezin izan ziren. Esperientzia hau medicusmundin izan ditudan oroitzapen eta ikasketa ikaragarrietako bat da.

Hurrengo urteetan, Omoa eta Puerto Cortesen lan egitetik Atlantida eta Intibucako departamenduetan lan egitera igaro ginen. Horrek nire jaioterrira bueltatzeko aukera laga zidan.

Horrez gain ezin ditut ahaztu Euskadiko Gazteak Lankidetza-ko gazteekin bizitako esperientziak, izan ere momentu alaiak eta elkarrekiko ikaskuntzak elkarbanatu genituen.

Zein ezaugarri bereizten ditu medicusmundi Bizkaia Hondurasen?
Elkarkidetasuna, gardentasuna, egiten dugun guztiarekiko buru-belarri ibiltzea… Guk bagenekien 8:00etan hasiko ginela lanean, baina ez zein ordutan amaituko zen.

Gomendiorenbat etorkizunera begira?
Gomendatzen dudan bakarra Hondurasen egiten den lanarekin jarraitzea da. medicusmundik ibilbide eta esperientzia handia dauka herrialde honetan. Beraz, begirune handia du erakundeak. Hondurasen 1998tik lan egin izanak aztarnak uzten ditu.

Zer eman dizu zuri medicusmundi Bizkaiak?
medicusmundik bizitzako nire esperientziarik handiena oparitu dit, pertsona moduan trebatu naiz, truke kulturala… Angel Sortu oso ezberdin bat daramat 2003an etorri zenarekin alderatuz.

medicusmundi Bizkaian igaro dituzun azken asteak oso zailak izan dira COVID-19k sortutako pandemiaren ondorioz. Nola izan da egoera?
Hala da, medicusmunditik nire irteera COVID-19 pandemiarekin bat egin du. Lehen asteetan zehar Omoako Larrialdi Operazio Zentroa lagundu genuen. Bioseguritate ekipamendak lortu genituen lehenengo erantzunen erakundeentzat Bilboko udaleko funtsei esker. Apirileko azken bi hilabeetetan konfinamendua bete izan dugu kutsaketa sahiesteko.

Bata bestea topatzen jarraituko dugu?
Espero dut medicusmundi Bizkaiarekin etorkizunean berriz topatzea. Hoberena opa diot, izan ere medicusmundi Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde hoberenetarikoena baita.

Itzuli