Azaroaren 26an Hondurasen egin ziren hauteskunde presidentzialen osteko zenbaketa prozesuan eman ziren irregulartasunek herrialdea krisi politiko baten murgildu dute; ordutik egon den errepresioak gutxienez 20 hildako eragin ditu eta egoera konpontzetik urrun dagoela ematen du. Hauteskunde Auzitegi Gorenak Hernandez presidentea bere postuan berretsi zuen, baina oposizioak iruzurra salatu zuen eta Amerikako Estatuen Erakundeak (OEA) emaitzen ziurtasun falta dela eta hauteskundeak berriro ospatzeko eskaera egin du.
Modu baketsuan ospatu ziren hauteskundeak ospatu eta 10 ordura, %57a zenbatua zegoenean, Hauteskunde Auzitegi Gorenak Aliantzako hautagaia, Salvador Nasralla, bost puntuko aldearekin irabazlea zela adierazi zuen. Hala ere, emaitza hauek kaleratu aurretik, bai alderdi Nazional Kontserbadoreko Juan Orlando Hernandezek eta baita Diktaduraren Aurkako Aliantzako Nasrallak bere burua irabazle aldarrikatu zuten, herritarren artean nahasmena sortuz.
Hurrengo orduetan landa inguruetako botoak falta zirela arbuiatuta, eta hauteskunde sistemaren irregulartasun askoren artean, auzitegiak lehendik boterean zegoen alderdi Nazionalari eman zion garaipena, %2ko botoen aldearekin.
Momentu horretatik aurrera protestak herrialde osotik hedatu ziren, toki batzuetan modu bortitzean. Gobernuaren errepresioa ere parekoa izan da 20 hildako baino gehiago eraginez, eta bertan izan diren ikuskariek giza eskubideen urraketak egon direla adierazi dute. Abenduko lehen hamar egunetan etxeratze-agindua ere egon zen, muturreko egoera honi erantzuna emateko.
Nasralla 2009an estatu kolpe baten bidez boteretik kendu zuten Manuel Zelaya presidente ordeak babesten duen hautagaiak, Estatu Batuetatik Honduras gerra zibilaren atarian zegoela adierazi zuen, eta nazioarteari eskatu bere inplikazioa eskatu dio.
medicusmundi bizkaiak Karibeko herrialdean garatzen dituen proiektuak geldituta daude edo normala den erritmoa baino motelagoa dutela adierazi du Angel Maria Sorto ordezkariak. Mobilizazioek ia herrialde osoa eten dute eta osasungintzako langile batzuekin aurreikusi tako ekintzak eta komunitateekin zituzten prestakuntzak bertan behera utzi behar izan dituztela dio.
Bestalde Intibucan Iurretako udaletxearekin adostutako proiektua arazorik gabe hasi dela dio, zonalde honetan ez delako hainbeste liskar egon; baina Tegucigalpa hiriburura heltzea ezinezkoa dela azaldu du Sortok.
Orokorrean herrialdean egoera nahasia dela dio, arpilatzeen ondorioz banku asko itxi egin dituzte eta administrazio publikoak ez du funtzionatzen, ez dagoelako argi nortzuk diren orain agintean daudenak. Epe laburrean gertatuko dena ere ez dago argi, beraz momentuz egoerak nahasita jarraitzen du eta herrialdea ia guztiz geldituta dago momentu honetan.