Bizkaiko hezkuntza eta osasun arloetako profesionalen ordezkaritza batek Honduras bisitatzen du medicusmundi Bizkaiarekin

Bizkaiko hezkuntza eta osasun arloetako profesionalen ordezkaritza batek Honduras bisitatzen du medicusmundi Bizkaiarekin Image

Martxoaren 20an abiatu zen Hondurasera hezkuntza, osasun eta unibertsitate alorreko profesionalek osatutako ordezkaritza bat Hondurasko homologoekin esperientziak partekatzeko eta herrialde horrek indarkeria matxistaren eta sexu- eta genero-aniztasunaren gainean bizi duen errealitatea ezagutzeko. Ordezkaritza hori Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak 2018. urtean finantzatutako “Indarkeria sinbolikoari buruzko gizarte-kontzientzia sortuz, sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegitik, hezkuntzaren, osasunaren eta unibertsitatearen esparruan” izeneko proiektuaren barruan gauzatuko da.

Misio hori 2020ko martxorako zegoen hasiera batean aurreikusita, baina bertan behera geratu zen COVID-19aren pandemia mundiala dela-eta. Hori bezalako jarduera garrantzitsuei berrekin izan diogu munduko egoerak ahalbidetzen duen neurrian, pandemia mundial baten esperientzia eta horrek indarkeria matxistetan izan duen inpaktua gehitzen zaiolarik proiektuari.

Ordezkaritza hezkuntza alorreko bi ordezkarik (lehen eta bigarren mailako bi ikastetxetako irakasleak) eta osasun arloko beste bik (Lehen Mailako Arretako familia-mediku bat eta psikiatra bat) osatzen dute. Laurek eskarmentua izateaz gain gaiarekin lotutako lanetan, lan-ibilbide bat ere burutua dute medicusmundi bizkaiarekin askotariko jardueretan.

Hondurasen, herrialde horretako gure taldeak egingo dio harrera ordezkaritzari, eta UDIMUFek, Emakumearen eta Familiaren Garapenerako Unitateak, eta OPROUCEk, Trans Emakumezkoen Antolakundeak, ere hartuko dute. Bi antolakunde horiek gure aliatuak dira herrialde horretan, eta elkarlanean burututako ibilbide luzea partekatzen dugu.

Parte-hartze aktiboaren eta iparra-hegoa ezagutzen elkartruke horizontalaren bidez gauzatuko den topaketa horrek aukera emango du errealitateak kontrastatzeko eta arazoa aztertzeko, erantzukizunak zehazteko eta erronkak eta estrategiak lantzeko sexu- eta -genero aniztasunetik indarkeria matxistaren aurkako kontzeptualizazioan eta borrokan jarduera-ibilbideak zein aurrerapenak taxutze aldera.

Parte-hartzaileek itzulketa-lan bat burutuko dute euren laneko inguruneetan Euskal Herrira itzultzean gorputz femeninoaren gaineko indarkeria matxistari buruz prebentzio eta sentsibilizazio ekintzak garatzeko asmoz, Hondurasko errealitateari aipamena eginez eta herrialde horretan egindako egonaldian bereganatutako ikaskuntza-prozesuaz eta metodologiaz baliatuta.

Itzuli