Hautatzen dugun pertsonak bertatik bertara lan egingo du Ruandan, tokiko bazkideekin batera koordinatuz eta bertan lantalde bat osatuz.
Garatu beharreko lanak:
- medicusmundiren tokiko bazkideen gaitasunak indartu proiektuak modu egokian identifikatu, formulatu eta aurrera eramateko, finantziazio-eragile ezberdinek zehaztutako irizpideen arabera proiektuak kudeatuz.
- medicusmundiren tokiko bazkideen gaitasunak indartu genero eta giza eskubideen ikuspegia proiektuetan modu egokian txertatzeko.
- Proiektuaren Bizitza Zikloaren baitako proiektuak identifikatu, formatulatu, jarraipena egin eta ebaluatu, tokiko bazkidearekin batera.
- Tokiko bazkide bakoitzarekin egindako lana ebaluatu hiru hilean behin.
- Gainontzeko tokiko bazkideei Finantziazio Eragilearen eta medicusmundiren irizpideak eta orientazioak jakinarazi, Proiektuen Bizitza Zikloari dagokionez.
- Tokiko bazkideekin batera lan-estrategiak zehaztu medicusmundiren Plan Estrategikoaren arabera.
- Komunikazio egokia mantendu lantaldearen baitan, eta talde-dinamika egokia sustatu.
Bilatzen dugun perfila:
- Unibertsitate ikasketak.
- Garapenerako Lankidetzan eta proiektuen kudeaketan formakuntza eta esperientzia izatea.
- Genero ikuspegiarekin lotutako graduondokoa izatea edo arlo honetan proiektuak kudeatu izana.
- Tokiko eragileen gaitasunak indartzeko formakuntza edo esperientzia izatea.
- Frantsesez ahoz zein idatziz adierazteko maila altua izatea.
- Informatika ezagutzak izatea txostenak, jarraipen ekonomiko-finantzieroa eta komunikatiboa egiteko.
- Lantaldean lan egiteko gaitasuna izatea eta ekintzailea izatea.
- Aurreikusten ditugun jarduerak egiteko koordinazio-gaitasuna izatea eta tokiko bazkideei formakuntza emateko gaitasuna izatea. Esate baterako, giza eskubideez, generoaz, formulazioaz, proiektuen kudeaketaz edo landa-eremuetan mugimendu kooperatiboen inguruko formakuntza emateko gaitasuna izatea.
Egoki baloratuko dugu:
- Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak bultzatutako proiektuak formulatzen eta kudeatzen esperientzia izatea.
- Nekazaritzarekin edo elkarteen kudeaketarekin lotutako esperientzia eta formakuntza izatea.
- Ruanda edo Afrikako beste herrialde batzuetako ezagutza edo lan-esperientzia izatea.
- Taldeak saretzeko, animatzeko eta dinamizatzeko gaitasuna izatea.
- Gaitasun eta sistematizazio metodologien ezagutza izatea.
- Lantaldean aritzeko gaitasuna izatea.
- Ingelera maila altua.
Lanaldia: 2017 apirila – 2018 apirila
Soldata: erakundearen baremoaren araberakoa.
Hautagaiak:
Gaur egungo argazkia duen Curriculum Vitae eta aurkezpen-gutuna bidali:
medicusmundi bizkaia
Virgen de Begoña kalea, 20, baxua,
48006 Bilbo
edo honako e-posta helbideetara: proyectos.bizkaia@medicusmundi.es/itziar.inza@medicusmundi.es
Erreferentzia: Cooperante en Ruanda
CV bidaltzeko azken eguna: 2017ko martxoaren 25a
Behin-behinean hautatzen diren pertsonak elkarrizketa egiteko deituko dira.