2025eko azaroaren 15ean (larunbata), Zaragozan Espainiako Medicus Mundi Elkarteen Federazioak (FAMME) Kontseilu Betearazlea berritu zuen, eta Batzar Nagusiak Itziar Irazabal hautatu zuen presidente berria izateko, karguan medicusmundi Norteko Cruz Cuevasi txanda emanez.
Itziarrek bi urterako hartu du kargua, konpromisoz eta planeta osoan osasun publiko, unibertsal eta doakoaren alde borrokatzen jarraitzeko gogoz, osasuna giza eskubidea dela aldarrikatuz. Medicus Mundik gizartearentzat erreferente positiboa izaten jarrai dezan nahi du, batez ere osasun-lankidetzaren esparruan, eta antolatutako gizarte zibilarekin borrokak partekatuz, munduko edozein lekutan benetako aldaketak lortzea. Horretarako, federazioak eta kide diren elkarteek gizarte aldakor honek jartzen dituen erronketara egokitzen jarraitu behar dute.
Miren Itziar Irazabal Aguirre (Iurreta, 1966) Gizarte Hezkuntzan diplomatua da eta Aldaika Heziketa Elkartean lan egiten du 2010etik. Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa koordinatzen duen taldeko kide ere bada. Kooperante gisa, 1995ean joan zen lehen aldiz Ekuadorrera, eta 2003tik medicusmundi Bizkaiako (MMB) bazkide da. Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea da 2004tik, eta, gaur egun, gizarte eraldaketarako hezkuntzako eta komunikatzeko eleduna. Gainera, medicusmundi Bizkaiaren presidente izan zen 2012tik 2022ra. Era berean, FAMMEren Kontseilu Betearazleko kide izan da 2005etik 2012ra, eta berriro 2020tik aurrera, presidenteordea izanik 2023tik.
Kontseilu Betearazleko egungo gainerako kide titularrak hauxek dira: presidenteordea, Fátima León Larios (MM Sur), diruzaina, Miryam Berganza (MM Araba), idazkaria, Begoña Seguí (MM Mediterrània), eta eledunak, Natalia Herce (MM NAM), Lucia Nosti (MM Norte), Inma Vila Mendiburu (MM Gipuzkoa) eta Rosa Gil Argaiz (MM La Rioja).

Carlos Mediano (medicusmundiren azterlan eta ikerketen arduraduna), Inma Vila (MM Gipuzkoaren ordezkaria kontseiluan), Cruz Cuevas (medicusmundiren presidentea 2021-2025 bitarte), Begoña Seguí (MM Mediterranearen ordezkaria kontseiluan), Itziar Irazabal (kontseiluko lehendakari berria) eta Félix Fuentenebro (medicusmundi federazioaren zuzendaria), azaroaren 15ean. Batzarra Zaragozan egin zen, Medicus Mundik Aragoin 50 urte bete dituela ospatzeko.












