Urtarriletik hona, medicusmundi Bizkaia osatzen duten pertsonak (boluntarioak, zuzendaritza-batzordekoak eta Bizkaiko eta Erdialdeko Amerikako teknikariak
) galdetegiak
, elkarrizketak, tailerrak
, dokumentuen azterketak
etab. egiten ari gara. equipare 
aholkularitzaren laguntzaz, eta sexu- eta genero-aniztasuna 
txertatzeko Fernando Altamiraren aholkularitzarekin, genero-berdintasunaren aldeko partaidetza-diagnostikoa
egin dugu.
Diagnostiko hau beste urrats bat da medicusmundi
erakunde bidezkoagoa, feministagoa eta bizigarriagoa izan dadin. Diagnostikoak MMBren ibilbidea errepasatzen du, lorpenak
eta hobetu beharreko arloak
adierazten ditu, eta hurrengo hilabeteetan MMBren genero-berdintasunaren aldeko ekintza-plan
berria egiten lagunduko digu.
“Genero ekitatea: berdintasunetik harago, eraldaketarako bidea” deritzon prozesu honek 
eLankidetzaren (Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia) laguntza du.











