Ruandako biztanleriaren % 82 nekazaritzan eta abeltzaintzan aritzen da. Hala ere, emakumeek ekonomian duten parte-hartzea oso ahula da, nahiz eta astero gizonek baino 20 ordu gehiago erabiltzen dituzten etxeko lanetan, zaintza-lanetan eta komunitate-lanetan. medicusmundi Arabak eta medicusmundi Bizkaiak bi hamarkada baino gehiago daramatzate Kamonyiko landa-barrutiko tokiko erakundeekin elkarlanean, 7 kooperatibaren bidez emakumeen ahalduntzea bultzatuz. Tuzamurane, […]
Martxoak 10, Lilakrosa Durangon. Elastikoak jantzi eta parte hartu!
19 February, 2019
Martxoaren 10an, XIV. Lilakrosa izango da, Berdintasunaren aldeko lasterketa, Durangoko Emakumeen Nazioarteko Eguna Programaren barne. Aurten, kamiseten salmentarekin lortutako dirua Guatemalara zuzenduko da, indarkeria matxistak jasan dituzten emakumeei, hain zuzen ere. Egin korrika gurekin!!!










