Bozkatu Hondurasko osasunaren alde

Bozkatu Hondurasko osasunaren alde Image

medicusmundi Bizkaian lanean jarraitzen dugu Hondurasko osasun zerbitzuak hobe daitezen. Horretarako, Colectiva Casiopea eta Centro de Estudios de la Mujer de Honduras (CEM-H) elkarteekin batera, egitasmo bat aurkeztu diogu Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen Zer0,7 Elkartasun Fondoa elkarteari: “Atención psico médica y nutricional para mujeres, niñas y niños con VIH sobrevivientes de violencia sexual en el Hospital General de Atlántida (La Ceiba, Honduras)” proiektua. Baina zure botoa behar dugu proiektu hori aurrera eraman ahal izateko. Lagunduko al diguzu?

Konfiantza osoa dugu proiektuaren kalitatean, egokitasunean eta interesean. Casiopea kolektiboak 6 urte baino gehiago daramatza Atlantidako Osasun Eskualdearekin lanean. Eta Hondurasko CEM-Hrekin batera lanean dihardu 2022tik, kasuak, espazioak eta ikuspegia partekatuz: emakume bakar batek ere ez luke aukeratu behar ea jasan zuen indarkeria salatu ala GIBaren tratamendua jaso; emakumeek bi gauzak egiteko eskubidea dute. Medicus Mundi Bizkaia 2008tik ari da La Ceiban lanean, eta 2023tik ari da Casiopea eta CEM-Hrekin lagintza honetan.

Elkarrekin, sare publikoko arreta integraleko klinikak babestu ditugu, eta elkarrekin ibili gara La Ceibako auzoetan, ospitalera nora joan ez dakitela iristen diren emakumeei entzunez eta GIBa duten haurrek beren tratamenduak nola uzten dituzten ikusiz.

Beraz, hau ez da bulegoan sortutako ideia bat, pertsonekin urteetan zehar eraikitako erantzuna da. Atlantidako Ospitale Orokorreko agintariek ere aitortu dute espazio egokirik ez dagoela.

12 hilabetez hauxe eskainiko dugu: arreta psikologikoa, arreta medikoa, nutrizio-arreta, sentsibilizazioa eta prestakuntza. Horren onuradunak asko izango dira: sexu indarkeria biziraun duten 250 emakume, arreta psiko-medikoa jasoko dutenak; arreta psiko-medikoa eta nutrizionala jasoko duten GIBdun 150 haur; ebaluazioa eta nutrizio-osagarriak jasoko dituzten 600 ume; eta prestakuntza jasoko duten 50 sustatzaile komunitario eta 150 funtzionario sanitario. Gainera, 350 etxe bisitatuko ditugu eta sentsibilizazio komunitarioko ekintzak 2.000 pertsonara iritsiko dira.

Baina zure babesa behar dugu Atlantidako komunitateari erantzuna eman ahal izateko. Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako langileen Zer0,7 Elkartasun Funtsa Elkartearen bazkide bazara, proiektu hori ahalbidetu dezakezu zure botoaren bidez. Egitasmoa ezagutzera emanez ere lagundezakezu.

Esker mila eta osasuna!

 

Itzuli