Bozkatu sexu- eta ugalketa-osasunerako eskubidea Kongoko Errepublika Demokratikoan

medicusmundi bizkaian lanean jarraitzen dugu Kongoko Errepublika Demokratikoan (KED) sexu- eta ugalketa-osasunaren zerbitzuetarako sarbidea hobetzeko, Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako langileen Zer0,7 Elkartasun Funtsa Elkartearekin batera. Horretarako, “Sexu- eta ugalketa-osasuna eta familia-plangintzarako eskubidea sustatzea Runinguko osasun-barrutietan (KED), klima-aldaketaren testuinguruan” proiektua aurkeztu dugu. Baina zure botoa behar dugu proiektu hori aurrera eraman ahal izateko. Lagunduko al diguzu? […]