medicusmundi bizkaian lanean jarraitzen dugu Kongoko Errepublika Demokratikoan (KED) sexu- eta ugalketa-osasunaren zerbitzuetarako sarbidea hobetzeko, Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako langileen Zer0,7 Elkartasun Funtsa Elkartearekin batera. Horretarako, “Sexu- eta ugalketa-osasuna eta familia-plangintzarako eskubidea sustatzea Runinguko osasun-barrutietan (KED), klima-aldaketaren testuinguruan” proiektua aurkeztu dugu. Baina zure botoa behar dugu proiektu hori aurrera eraman ahal izateko. Lagunduko al diguzu?
medicusmundi bizkaian egitasmo hori prestatu dugu Runingu komunitateak, Kivu Hegoan, KEDeko ekialdean, zuzenean identifikatu dituen beharrei erantzuna emateko, Afrikako Aintzira Handietako Herrien Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko Sinergia erakundearekin aliantzan. Komunitate horrek lehentasuntzat jo ditu sexu-transmisiozko infekzioak (STI), haurdunaldi goiztiarrak zein nahi gabekoak eta familia-plangintzarekin (PT) lotutako gatazkak. Lehentasun horien gainean osasunaren esparrutik jardun behar dugu.
Arazo horien oinarrian askotariko baldintzak daudela jakinik, proiektuak hornidurak hobetzea eta etxeetan eta bertako buruzagi tradizionalekin sentsibilizazio-ekintzak burutzea aurreikusten du, sexu- eta ugalketa-osasunerako eskubidea askatasunez eta jakinaren gainean erabiltzeko oztopo diren sinesmen eta mitoak erauzteko.
Higiene Intimoaren, Familia-plangintza eta Uraren, Higienearen eta Saneamenduaren kit-ak banatuko dira 12 hilabetez, eta informazio- eta sentsibilizazio-ekintzak egingo dira komunitateko hainbat talderekin. Horrez gain, proiektuak baliabide naturalak erantzukizunez erabiltzea sustatuko du klima aldaketaren eraginak oso nabarmen sentitzen diren eremu batean.
SPR izango da, alegia diziplina eta etnia anitzeko kideen taldeak osatutako oinarrizko erakundea, proiektu hori inplementatzearen arduraduna, eta osasun arloetako osasun langileak eta komunitateetako oinarrizko egiturak kateatuko ditu: komunitateko loturak, gazte taldeak, buruzagi tradizional eta erlijiosoak…
Baina zure babesa behar dugu Runingu komunitateari erantzuna eman ahal izateko. Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako langileen Zer0,7 Elkartasun Funtsa Elkartearen bazkide bazara, proiektu hori ahalbidetu dezakezu zure botoaren bidez. Ekimena ezagutzera emanez ere kolaboratu dezakezu.
Mila esker!