Pasa den ekainaren 1ean Nayib Bukele El Salbadoreko presidente izendatu zuten. Bere izendapenak FLMNren irteera ekarri du ezinbestean. Azken 10 urteetan agintean egon den alderdia da eta El Salbadoreko osasun-sistema publikoaren erreforma garrantzitsua martxan jartzea izan du helburuetako bat. Osasun Politiken ministro orde zenak, Eduardo Espinozak, Bilbon antolatu genuen “Osasuna eta Politika: Eraginaren eta zaintzaren […]
“Osasunerako sarbide unibertsalaren aldeko borrokan jardutea arlo publikotik baino ez da posible”
Malnutrizioaren aurkako borroka Kamonyi-n emakumeen kooperatiben bidez
Azken urteetan Ruandak hazkunde ekonomiko handia izan du. Alabaina, malnutrizio kasuak ematen dira oraindik ere etxeetan, batez ere elikaduraren gaineko segurtasun ezagatik eta informazio faltagatik.
Giza laguntza Omoa udalerrirako
Getxoko Udalak 11.966€-ko diru-laguntza medicusmundi Bizkaia erakundeari ematea onartu du, Honduraseko Omoa udalerrian giza laguntzako proiektu bat aurrera eramateko, etengabeko uholdeak pairatzen dituzten inguruko herritarrak artatzeko.
“LA SANIDAD EN SHOCK. Negociando con la salud” dokumentala
“LA SANIDAD EN SHOCK. Negociando con la salud” dokumentalak osasunerako sarbidearen egoeraren inguruko gogoeta planteatzen du. Osasuna baldintzatzen duten determinatzaileak osasun zerbitzuetatik haratago doazela eta faktore ezberdinek nola eragiten duten gure bizitza kalitatean, hain zuzen ere.
“Funtsezkoa da genero-ikuspegi feminista bat sartzea emakumeen osasunaren gainean hartzen diren neurrietan”
Maiatzaren 28a: Emakumeen Osasunaren aldeko Ekintzaren Nazioarteko Eguna Elkarrizketa Beatriz Velardiez Modroño Mujeres para la Salud elkarteko komunikazio-arduradunarekin
Geure buruak askatzeko ilustrazioak
Analfabetismoa nagusi den tokietan, hala nola Guatemalan, ilustrazioek idatzizko hitzari laguntzen diote edo hura ordezkatzen dute. laCuerda aldizkari feministan argazkiak, margolanak, grabatuak, grafitiak, collageak zein formatu teknologikoak argitaratu ditugu emantzipazio-mezuak helarazteko.
Urriak 17, Pobreziaren eta Bazterkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Pertsona aberatsen eta txirotutakoen arteko desberdintasun handiak, baita Euskadin ere, salatzen dituzte erakunde sozialek Desparekotasun gordinen aurka mugitu lelopean bizi martxak, elkarretaratzeak, hitzaldiak, antzezlana, erakusketak eta zine forumak bezalako ekimenek pobrezia desagerrarazteko neurri eraginkorrak hartzeko beharraren premiaz kontzientziatuko dute, ezinbesteko migrazioetan atentzioa ere jarriz. Urriaren 17an Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna oroitzen da. Hori […]
CETA eta Osasunaren pribatizazioa
Donald Trumpek hauteskundeak irabazi eta gero, badirudi Amerikako Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko TTIP akordioa (Merkataritza eta Inbertsiorako Akordio Transatlantikoa) izoztuta geratu dela. CETA (Kanadarekin Merkataritza eta Ekonomia Akordio Integrala), ordea, Europar Parlamentuan berretsi zen otsailaren 15ean, 2009. urtetik zortzi urtez sekretupean negoziatzen egon eta gero. Itun honen helburua Kanada eta Europar Batasunaren arteko […]
Urte bat Berta Caceres laguna hil zutenetik
2016ko martxoaren 3an Berta Caceres laguna hil zuten Hondurasen. Urte bat pasata inpunitatea nagusi da oraindik. Horregatik egia, justizia eta erreparazioa eskatzen jarraitzen dugu.
Emakumeenganako indarkeria Guatemalan (ere)
Joan den urrian, Faktoria Lilaren laguntzaz, Guatemalan egindako bideoa aurkeztu nahi dugu. “Emakumeenganako indarkeria Guatemalan (ere)” lelopean, indarkeria matxistak eta honen inguruan Guatemalako egoera aztertu nahi dugu. Hauen kausak eta ondorioak kontutan hartuz.









