Analfabetismoa nagusi den tokietan, hala nola Guatemalan, ilustrazioek idatzizko hitzari laguntzen diote edo hura ordezkatzen dute. laCuerda aldizkari feministan argazkiak, margolanak, grabatuak, grafitiak, collageak zein formatu teknologikoak argitaratu ditugu emantzipazio-mezuak helarazteko.
Urriak 17, Pobreziaren eta Bazterkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Pertsona aberatsen eta txirotutakoen arteko desberdintasun handiak, baita Euskadin ere, salatzen dituzte erakunde sozialek Desparekotasun gordinen aurka mugitu lelopean bizi martxak, elkarretaratzeak, hitzaldiak, antzezlana, erakusketak eta zine forumak bezalako ekimenek pobrezia desagerrarazteko neurri eraginkorrak hartzeko beharraren premiaz kontzientziatuko dute, ezinbesteko migrazioetan atentzioa ere jarriz. Urriaren 17an Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna oroitzen da. Hori […]
CETA eta Osasunaren pribatizazioa
Donald Trumpek hauteskundeak irabazi eta gero, badirudi Amerikako Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko TTIP akordioa (Merkataritza eta Inbertsiorako Akordio Transatlantikoa) izoztuta geratu dela. CETA (Kanadarekin Merkataritza eta Ekonomia Akordio Integrala), ordea, Europar Parlamentuan berretsi zen otsailaren 15ean, 2009. urtetik zortzi urtez sekretupean negoziatzen egon eta gero. Itun honen helburua Kanada eta Europar Batasunaren arteko […]
Urte bat Berta Caceres laguna hil zutenetik
2016ko martxoaren 3an Berta Caceres laguna hil zuten Hondurasen. Urte bat pasata inpunitatea nagusi da oraindik. Horregatik egia, justizia eta erreparazioa eskatzen jarraitzen dugu.
Emakumeenganako indarkeria Guatemalan (ere)
Joan den urrian, Faktoria Lilaren laguntzaz, Guatemalan egindako bideoa aurkeztu nahi dugu. “Emakumeenganako indarkeria Guatemalan (ere)” lelopean, indarkeria matxistak eta honen inguruan Guatemalako egoera aztertu nahi dugu. Hauen kausak eta ondorioak kontutan hartuz.
A25 Haserre gaude! Estamos organizadas. Aurrean gaituzue!
Azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeria Erauzteko Nazioarteko Eguna. Emakumeok pairatzen ditugun bortizkeriak salatzera gonbidatzen zaituztegu, Euskal Herriko Mugimendu Feministak Azaroaren 25erako antolatzen ari diren manifestazio eta ekintzetan parte hartuz. Haserre gaude! Estamos organizadas. Aurrean gaituzue! MANIFESTAZIOAK Baiona: 18:30 – Herriko Etxetik Donostia: 19:00 – Bulebarretik Bilbo: 20:00 – Arriaga Plazatik Gasteiz: 19:00 – Andra Mari […]
50 urte Emakumeen Osasunerako Eskubidea sustatzen
1987tik, urtero, maiatzaren 28an, osasun-eskubidearen alde lan egiten duten herritarrek, erakunde publikoek eta antolakundeek, medicusmundi bizkaiak, besteak beste, Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna ospatzen dute. Izan ere, gaur egun, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME dira siglak) emandako datuen arabera —medicusmundi erakunde horren Erakunde Aholkularia da—, haurdunaldian, erditzean edo erditu ondoren hiltzen diren amen % 52 […]
EAEko Lankidetzari buruzko Legea ez dela betetzen salatu dute Eusko Legebiltzarrean eta zerga-arintze handiagoa eskatu
Osasungintzan espezializaturiko GGKE medicusmundi, Munduko Medikuak eta Prosalus elkarteek joan den astean berriz ere egin zioten Eusko Legebiltzarrari historikoa den eskaera bat: EAEko Lankidetzari buruzko Legea betetzeko, lege horretan Euskadiko BPGaren % 0,7 garapenerako lankidetzara zuzentzea ezarrita dago eta. 2015eko “Osasuna garapenerako lankidetzan eta ekintza humanitarioan” txostenaren aurkezpenean, hiru elkarteek argi utzi zuten Eusko Jaurlaritzak […]
TTIP ETA OSASUNAREN PRIBATIZAZIOA
Mario Fernández, OSALDEko eta Osasun Aldeko Euskal Foroko kidea. TTIP benetako mehatxu izan daiteke osasunerako eta gaur egun lortuak ditugun osasun-sistemetarako.Gaur egun ezagutzen dugun Osasun Sistema Nazionala (OSN), bere arazo guztiekin, nazioarte mailan munduko onenetako eta eraginkorrenetako bat bezala ikusia dago.Espainiako Estatuan Osakidetzak ospe eta estimu handia du alde horretatik.Adituek diotenez, “osasun-sistema unibertsalek –jabetza eta […]
medicusmundi bizkaia: 50 urte. Mende erdia osasun-eskubidea pertsona guztientzako aldarrikatzen
Datorren igandean, urtarrilaren 17an, medicusmundi bizkaia sortu zenetik 50 urte beteko dira. Mende erdia lan egiten osasuna pertsona guztientzat eskubidea izan dadin. Horregatik, modu batean edo bestean, une batean edo bestean, medicusmundiko parte izan garen guztiok elkartzeko aukera ederra dela uste dugu. Topaketa argazki hunkigarri batean betikotu nahi dugu. Animatuko zara? Zure familiarekin, lagunekin edota […]










