Analfabetismoa nagusi den tokietan, hala nola Guatemalan, ilustrazioek idatzizko hitzari laguntzen diote edo hura ordezkatzen dute. laCuerda aldizkari feministan argazkiak, margolanak, grabatuak, grafitiak, collageak zein formatu teknologikoak argitaratu ditugu emantzipazio-mezuak helarazteko.
Gure proposamena ez da soilik emakumeen obrak aurkeztea; aitzitik, indarkeriarik gabe bizitzeko, askatasunaz gozatzeko eta zoriontsu izateko aukera igortzen saiatzen gara. Jendea Patriarkatuaren zorigaiztoko predestinazioaren bultzadari ez jarraitzea nahi dugu guk.
Argitaratzen ditugun ilustrazioak testuak bezain garrantzitsuak dira, beren narratiba dute, sistema patriarkalak gizateriari eta naturari dakarzkien ondoreak agerian uzten dituzte, eta, aldi berean, harremanak izateko beste modu batzuk probatzeko gakoak proposatzen dituzte.
Imajinario heteropatriarkala aldatzeko, arketipo eta estereotipo ar-zentrikoen eragile ugaltzaileen gisako gure irudiari kritikoki begiratu behar diogu. Indarkeriarik gabeko mundua aipatzeko edo irudiztatzeko, oinarrizko eraldaketak zein eraldaketa pertsonalak eta sozialak egin behar ditugu. Gainera, beste irudi eta kontzeptu batzuk sortu, hedatzera eman eta burutu behar ditugu.
Indarkeriak salatzea
Indarkeria-auziak ezagutzera ematea beharrezkoa da, bai eta, halaber, datuekin batera sistema gaizto hori osatzen duten erakundeen eraketari buruzko informazioa ematea ere. Ikuspegi kritiko feminista funtsezkoa da erotasun-kulturaren eskemak berriz errepikatu ez daitezen. Feminismoaren eraginez, etika eta estetikaren arteko loturari buruz hausnartzen dugu, eta horrek kokapen politikoa hartzea eskatzen du.
Kolpeen eta garrasien eszenak zein mendekotasunezkoak erreproduzitu beharrean, egunerokotasunean baketsu eta justiziaz bizitzeko nahia elikatzen duten irudiak sartzeko ahalegina egiten dugu, bai eta hori gauzatzeko aukerak eta bideak ere.
Mendekotasun-baldintzen eraginpean egonik askatasun-sinboloak sortzea oso zaila dela dakigu. Baina konbentzituta gaude, gizarte-ehuna berriz sortzeko, bilaketa sustatzeko eta proposamenak suspertzeko xedez, adierazpen artistiko eta intelektualak bultzatzea gaur, antzaz, ameskeria huts diren gizarteak eraikitzeko modua dela.
Marrazkien bidez aukera dugu hainbat gauza planteatzeko: nola nahi dugun bizi, nola tratatu behar gaituzten, erasoak saihesteko, defentsako eta desegiteko estrategiak partekatzeko eta ekintza eragiten duten enpatiazko diskurtsoak egiteko –haserrea eta bidezko suminduraren oinarri harturik, poztasunera eta askatasunera–.
Adierazpen grafikoetan eta ikusizkoetan pertsona inteligente, langile, gaitu eta onbera gisa ikusi behar dugu geure burua emakume denok, ez berriz, panpina edo etxeko morroi gisa. Guatemalako (eta mundu osoko) neskato guztiek beren burua eskubide guztiak bermatuta dituzten gizaki aske gisa antzeman eta islatuta ikustea behar-beharrezkoa da, mendeko bihurtzen dituzten eta beren etorkizuna lapurtzen dieten indarkeriak desegiteko.
*Ana Cofiño / laCuerda medicusmundi bizkaia-rentzat
GETXOKO KOMIKI BINETA LEHIAKETA IRABAZLEAK
Emakume Saria
Epaimahaiaren Saria