Euskal Herriko Unibertsitate Publikoko (UPV/EHU) Erizaintza Graduko hirugarren mailako ikasleek, martxoa eta maiatza bitartean Euskadiko osasun-zentro eta ospitaleetan burutzen dituzten praktiketan, sexu- eta genero-aniztasuna ikusarazteko eta txertatzeko hainbat tresna erabiliko dituzte.
Martxoan zehar, medicusmundi Bizkaiak, Aldarterekin batera eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker, mintegi berriak garatu ditugu EHUko Erizaintza Graduko ikasleekin (Leioako campusa), sexu- eta genero-aniztasuna unibertsitate- eta osasun-eremuan txertatzeko. Saioetan parte hartu zuten 200 ikasle inguruk, iazko ikasturtean ildo horretan emandako prestakuntzetan parte hartu zuten.
Oraingo honetan, euskal osasun-sistema publikoan, Osakidetzan, LGTBI+ pertsonen benetako diskriminazio-kasuak aztertzeaz eta tratu eta arreta inklusiboa bermatzeko alternatibak zeintzuk izan daitezkeen hausnartzeaz gain, unibertsitate-praktikak egiten dituzten zentroetan aniztasuna ikusarazten lagunduko dieten baliabideak ematen saiatu gara. Horretarako, ikasleek Osakidetzako langile sanitarioak eta ez-sanitarioak nahiz pazienteak sentsibilizatzeko baliagarriak izan daitezkeen proposamenak diseinatu dituzte, bai eta osasun-arreta behar duten LGTBI+ pertsonei “keinu” bat egiteko ere, osasun-arloan praktika diskriminatzaileak eta LGTBI+-fobak ezabatzen laguntzeko.
Aurkeztutako proposamen guztien artean, proposamen bat aurrera eramango da eta ikasleei emango zaie. Era berean, txapa bat eman zaie (2019/2020 ikasturteko hirugarren mailako ikasleek diseinatua), baita Osakidetzako LGTBI+ pertsonen osasun-arretako jardunbide egoki batzuk jasotzen dituen kartel bat, Euskal Osasun Zerbitzuko eta Aldarteko profesionalekin batera egin dena eta praktikak egiten dituzten zentroetan jarri ahal izango dituzte.