Datorren ekainaren 3an, 18:30etan, medicusmundi Bizkaia elkarteko Bazkideen Batzar Nagusia izango da. Aurten ere, online formatuan egingo da, Zuzendaritza Batzordeak modu horretan egitea erabaki du, bazkide guztien segurtasuna bermatzeko eta Covid-19aren kutsatzeak prebenitzeko araudia errespetatzeko.
Bileran parte hartzeko, mezu bat bidali beharko duzu bizkaia@medicusmundi.es helbidera, zure izen-abizenak eta helbide elektronikoa adieraziz. Jarritako helbide elektroniko horretan, bilera baino egun batzuk lehenago, esteka bat jasoko duzu Zoom bidez bertara sartzeko.
Gai ordena:
- Aurkezpena presidentearen eskutik.
- Bilerara bertaratutakoak egiaztatzea.
- Ikuskatzaileen izendapena.
- Gai ordena onartzea.
- 2020ko Ohiko Batzarreko akta irakurtzea eta onartzea, hala badagokio.
- 2020ko Genero, Komunikazio eta Gizartea Eraldatzeko Hezkuntza arloetako balantze orokorra.
- 2020ko Garapenerako Lankidetza Proiektuen arloko balantze orokorra.
- 2020ko ekitaldiko kontuen balantzea eta 2021erako aurrekontua irakurtzea eta onartzea, hala badagokio.
- Zuzendaritza Batzordeko karguak berritzea.
- Eskaerak eta galderak.
Elkartearen jardueren memoria, memoria ekonomikoa eta auditoretza-txostena zure eskura jartzen ditugu:
Jardueren Memoria Memoria Ekonomikoa Auditoretza-txostena
Halaber, 19.30etan, Ezohiko Batzar Nagusia egingo da, estatutuen aldaketa dela eta. On-line formatuan izango da ere bai.
Gai ordena:
- Ikuskatzaileen izendapena.
- medicusmundi Bizkaia-ren estatutuak aldatzeko proposamena onartzea, Zuzendaritza Batzordearen batzarrak eta bilerak on-line egiteko aukera gehituz.
- Eskaerak eta galderak.
Bide batez, bertaratu ezin baduzu, egoki ikusten dituzun iradokizunak bidaltzeko eskatu nahi dizugu. Idatziz bidali ditzakezu elkarteko idazkaritzara, batzarra egin baino 10 egun lehenago.
Oharrak:
- Bileraren hasieran bertaratutako pertsona bakoitza identifikatuko da webcameraren eta NANaren bitartez, horrela zerrendako gai puntuak onartu ahal izango dira.
- Batzarrean bozkatu nahi duten baina bertaratu ezin dutenek, beste bazkide bati eman diezaiokete ordezkaritza. Baldintza bakarra hauxe da: pertsona batek gehienez hiru pertsonaren ordezkaritza izan dezake. Ordezkaritza hori idatziz egin beharko da eta batzarreko idazkariari eman beharko zaio, bilkura baino hogeita lau ordu lehenago.
AURREIKUSITAKO IRAUPENA: ORDU BAT