Datorren ekainaren 3an, 18:30etan, medicusmundi Bizkaia elkarteko Bazkideen Batzar Nagusia izango da. Aurten ere, online formatuan egingo da, Zuzendaritza Batzordeak modu horretan egitea erabaki du, bazkide guztien segurtasuna bermatzeko eta Covid-19aren kutsatzeak prebenitzeko araudia errespetatzeko.
Kamonyiko emakumeen ahalduntze bidea higienea eta saneamenduaaren sustapenaren bitartez
Urtarrilean, Bizkaiko eta Arabako medicusmundi elkarteak, Arde/Kubaho eta COFORWA tokiko elkarteekin batera eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzari esker, proiektu berri baten murgildu ginen, Kamonyi barrutiko emakumeen oinarrizko higienea eta saneamendua sustatuz kooperatiben eta ama nerabeen ahalduntzearekin jarraitzeko.
Eta eta Iota urakanen aurka aritu gara Erdialdeko Amerikan
medicusmundi Bizkaian lanean ari gara dagoeneko Eta eta Iota urakanek Amerika Ertainetik pasatzean utzitako ondorioak arintzeko, aritzen garen tokiko gure kideei babesa emanez, bai Guatemalan bai Hondurasen.
Lehen Mailako Arreta bidegurutzean
Lehen mailako osasun-arretaren egoerari buruzko Osasun Publikoaren Defentsarako Elkarteen Federazioaren eta Medicus Mundiren Elkarteen Federazioaren komunikatua.
Ruandan euriteengatik larrialdiko ekintzak hasi ditugu
Irailean, Ruandako Kamonyi barrutiko 50 familiari larrialdiko ekintzak hasi zaizkie; izan ere, joan den abenduan eta maiatzean euri-jasak izan ziren eta, ondorioz, egoera ahulago batean aurkitzen dira.
Kongoko Errepublika Demokratiko-ko haurren malnutrizioaren aurkako borrokaren alde bozkatu
Aurten ere, medicusmundi Bizkaia elkarteak Kongoko Errepublika Demokratikoan, Biyelan, haurren malnutrizioaren aurkako borrokan jarraitu nahi dugu, Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen Zer0,7 Elkartasun Fondoa Elkartearekin batera. Horretarako, “COVID-19aren testuinguruan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Biyelan, haurren malnutrizioaren aurrean erantzun komunitarioa hobetzea” proiektua aurkeztu dugu. Proiektu hau aurrera eramateko zure botoa behar dugu. Laguntzen diguzu?