GUHANGA IBISHYA BIRAMBYE: Landa eremuko emakumeen ahalduntzea, beren kooperatibetatik merkataritza ekoizteko eta sustatzeko antolatuak

Ruandako biztanleriaren % 82 nekazaritzan eta abeltzaintzan aritzen da. Hala ere, emakumeek ekonomian duten parte-hartzea oso ahula da, nahiz eta astero gizonek baino 20 ordu gehiago erabiltzen dituzten etxeko lanetan, zaintza-lanetan eta komunitate-lanetan. medicusmundi Arabak eta medicusmundi Bizkaiak bi hamarkada baino gehiago daramatzate Kamonyiko landa-barrutiko tokiko erakundeekin elkarlanean, 7 kooperatibaren bidez emakumeen ahalduntzea bultzatuz. Tuzamurane, […]

Ukrainian krisialdia: berriz ere, gerrari ez

medicusmundi Bizkaiak bat egiten du euskadiko ggke-en koordinakundearekin gerrarik ez esateko Jakinarazpen eta laguntza bideen informazioa

[LAN-ESKAINTZA] Gizartea Eraldatzeko Hezkuntza eta Komunikazio Teknikaria

Gizartea Eraldatzeko Hezkuntza eta Komunikazio teknikaria lanaldi osoko kontratu baterako. Kontratu mugagabea izango da eta lanean berehala hasteko.

Medicusmundi Bizkaiak osasun publikoaren eredu sozial, feminista eta ez normatibo bat aldarrikatzen dugu osasunerako eskubidearen egikaritzea bermatzeko

medicusmundi Bizkaia elkarteak Lehen Mailako Osasun Arretari buruzko Astanako Adierazpen Alternatibo bat sortu dugu.

JARDUNALDIAK “Osasuna bazterretatik eta guztien artean”

Abenduaren 15ean eta 16an, “OSASUNA BAZTERRETATIK ETA GUZTIEN ARTEAN. Osasunaren determinatzaile sozialak, sexu- eta genero-anizatasuna eta intersekzionalitatea” on-line Jardunaldiak izango dira. Hauen helburua da sexu- eta genero-aniztasuna ikuspegi intersekzional batetik osasunaren determinatzaile sozialetan txertatu beharraren inguruan sakontzea. Erronka horretan nahitaezkoa da ikuspegi, bizipen eta jakintza anitzetik heltzea.

IZENA EMAN! INDARKERIA MATXISTEN AURKAKO SAREAK EHUNTZEN Online Ikastaroa

Gaztea zara eta sare sozialetan ere indarkeria matxistei aurre egin nahi dizeu? “Indarkeria matxisten aurkako sareak ehuntzen” online ikastaroan izen-eman AZAROAK 23 baino lehen. Azaroaren 29an martxan jarriko da! Doan!

[ERAKUSKETA] Emakumeen parte-hartzea uraren kudeaketa publikoan

Azaroaren 2tik 30era, LAKET – Emakumeen ahalduntze-eskolak “Emakumeen parte-hartzea uraren kudeaketa publikoan eta saneamenduan. San Martin, Hondurasko emakumeen sarearen esperientzia” argazki erakusketa ezagutaraziko du. 12 argazki hauek beren komunitateko gizarte-eraldaketako eragile bihurtu diren emakumeak erakusten dute.

IZENA EMAN! “Matxismoak hil eta pobretu egiten du, ergeldu egiten duelako” Online Tailerran osasun-arloan sakonduko dugu

Urriaren 25ean “Matxismoak hil eta pobretu egiten du, ergeldu egiten duelako. Indarkeria sinbolikoa patriarkala, gorputzak eta osasuna” Online Tailerra martxan jarriko da. Edizio berri honetan indakeria sinbolikoa OSASUNEAN dituen ondorioetan sakonduko dugu. Oraingo honetan ere,  Irantzu Varela izango dugu (kazetari feminista eta Faktoria Lilaren koordinatzalea dena) formakuntza dinamizatzeko (streaming saioak, eztabaida-foroa, zalantzak, etab.).

“Sexu-esplotaziorako emakumeen eta nesken salerosketa” JARDUNALDIA eta “Haurrak eta nerabeak pornoaren aurrean: sexu-hezkuntzarako gakoak” MAHAI-INGURUA

Irailaren 24an, Emakumeen eta haurren sexu-esplotazioaren eta trafikoaren aurkako Nazioarteko Egunaren markoaren barruan, Andereak Elkarteak eta medicusmundi Bizkaiak, Durangoko Udalaren laguntzarekin, “Sexu-esplotaziorako emakumeen eta nesken salerosketa” eztabaida-jardunaldia antolatu dugu Durangon, goizeko ordutegian. Arratsaldean ordea, “Haurrak eta nerabeak pornoaren aurrean: sexu-hezkuntzarako gakoak” mahai-ingurua egingo da. Bi jardunaldien helburua eragileen arteko topaketa- eta truke-espazioak sortzea da, bi […]

Asociación La Alianza… EZAGUTZEN

Aliantza Elkarteak (ALA) tradizio luzea dauka kalean dauden haurrei eta nerabeei arreta ematen, baina 2010ean erabaki zuen sexu-indarkeria, pertsonen salerosketa, behartutako haurdunaldiak eta ezarritako amatasun biktima diren haur eta nerabeekin lan egitea.