Emakumeen aurkako indarkeriak kasu askotan komunikabideetan jasotzen duen tratamenduagatik arduratuta, eta gai honen inguruan hausnarketa bat bultzatzeko asmoarekin, medicumundi bizkaiak “Emakumeen aurkako indarkeria eta komunikabideak” jardunaldia antolatu du. Ekitaldia urriaren 25ean egingo da, Bilboko Hika Ateneoan 10:00etatik 14:00etara. Ikuspegi ezberdin baten ekarpena egiteko, ekitaldiak Maria Dolores Marroquinen parte hartzea izango du. Bera Guatemalako La Cuerda […]
Getxoko komiki-lehiaketa – Nire gorputza, nire erabakia, hemen zein hegoaldean
Ez da bilauen aurka borrokatu behar, abentura exotikorik izan behar edo traje esturik jantzi behar komikiko emakume-heroi bat izateko. Emakumeek bizitzen duten egunerokotasunaren ondorioz, zorigaitz zenbatezinei egin behar izaten diete aurre, eta hortaz, berdintasunaren aldeko, indarkeriaren aurkako eta biziraupen hutsaren aldeko istorioen protagonista bihurtzen dira. medicusmundi Bizkaian istorio benetan egiazko horiek komikiaren mundura eraman nahi […]
Guatemalan egondako euskal gazte lankideei elkarrizketa
Euskadiko Gazteak Lankidetzan genero indarkeria jaso duten Guatemalako emakumeekin lanean Begoña eta Garazi Guatemalako Chimaltenango hirian izan dira medicusmundi bizkaiak eta Asogen elkarteek kudeatzen duten genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako aterpetxe baten lanean, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programari esker. Gazte biek udako hiru hilabeteak eman dituzte Guatemalako hegoaldean dagoen Chimaltenango herrian, medicusmundi bizkaia eta ASOGENek genero indarkeria […]
Gure gorputzaren desjabe
Kalean topatu ginen adiskidearekin, emakumea bera, eta bete-betea zekarren gorputza: heren bat amorruz, beste heren bat tristuraz, eta azken herena, berriz, larridura hutsez. Espero dut, aurpegi ezagun eta feministekin aurkituta, gutxien-gutxienik indarrez beteko zitzaiola gorputzean libre geratzen zitzaion azken zirrikitu hura, atakari aurre egiteko. Halako egoeren aurrean, gure buruan sinetsi besterik ezin dezakegu egin. Goiz […]
Azaroak 25, Emakumeen kontrako Indarkeriarekin Amaitzeko Nazioarteko Eguna
Hurrengo azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriarekin Amaitzeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. medicusmundi bizkaiatik emakumeen kontrako edozein biolentzia motarekin amaitzeko lan egiten dugu, bai Hegoaldeko herrialdeetan, baita Bizkaian ere. Hori dela eta, egun honetan kalera ateratzera animatzen zaituztegu, egiten diren manifestazioetan parte hartu ahal izateko. Izan ere, badakigu borroka eguneroko gauza dela eta, horregatik, ezinbestekoa da indarrak […]
Gernikako udaletxeak Guatemalan berdintasun proiektuak finantzatuko ditu
Gernika-Lumoko udaletxeak, Guatemalako ASOGEN erakundeak burutzen duen proiektuari laguntza emango dio, sexu indarkeriaren biktima izan diren nerabeen eskubideak defendatzen dituen proiektua babestuz, medeicusmudi bizkaia erakundearen bitartekaritzarekin. Proiektu honekin sexu indarkeria jasan duten 12 eta 17 urte bitarteko 33 nerabeei arreta osoa eskainiko zaie. Kolaborazio honi esker, nerabeek osasun arreta eta laguntza psikologikoa jaso ahal izango dute, epaiketa kasuetan ere […]
Indarkeria matxisten kontrako bertsoak Durangon
Hurrengo ostiralean, abenduak 16, arratsaldeko 20etan, medicusmundi bizkaia GGKE-k, Durangoko Udalarekin batera “Bertsoz-Bertso Indarkeria Matxistei Aurre” izeneko bertso-saioa aurkeztuko dute, Durangoaldeko Bertso Eskolarekin kolaboratuz, Durangoko Plateruenan (Durangoko Kafe Antzokia, Landako Hiribidea, 4A). Ekimen honen bitartez indarkeria matxistaren manifestazio desberdinak salatu nahi dira, estereotipo menderatzaileekin apurtuz, bai Durangon, baita Guatemala eta Ruanda bezalako herrialdeetan. Emanaldiaren diseinurako […]
Azaroak 25, Emakumeen kontrako Indarkeriarekin Amaitzeko Nazioarteko Eguna
Hurrengo azaroaren 25ean, Emakumeen Kontrako Indarkeriarekin Amaitzeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. medicusmundi bizkaiatik emakumeen kontrako edozein biolentzia motarekin amaitzeko lan egiten dugu, bai Hegoaldeko herrialdeetan, baita Bizkaian ere. Hori dela eta, egun honetan kalera ateratzera animatzen zaituztegu, egiten diren manifestazioetan parte hartu ahal izateko. Izan ere, badakigu borroka eguneroko gauza dela eta, horregatik, ezinbestekoa da […]
Gorputz femeninoaren gaineko indarkeria sinbolikoa saihesteko taillerrak Sopuertan
Joan den ostiralean, ekainak 13, ikasgeletan nerabeen gorputz femeninoaren gaineko indarkeria sinbolikoarekin amaitzeko tailer berri bat antolatu zen, irakasleei zuzenduta. Kasu honetan, Sopuertako San Viator elizbarrutiko irakas-gunearen bost irakasleek parte hartu zuten.
medicusmundi bizkaiak Leioako Umore Azokan parte hartuko du, emakumeen gorputzen kontrako indarkeria sinbolikoa performance batekin salatuz
Ekintza hau Leioako “La vaca pinta” tailer artistikoan egingo da, maiatzaren 16an, ostirala, 18:30etik aurrera. Iniziatiba honekin, medicusmundi bizkaiak 2013an hasitako Ez nago salgai, eta zu? kanpainari jarraipena eman nahi dio.










