“Edertasunaren Indarkeria: Nerabeen gorputza, kontrolaren lurraldea” TXOSTENA deskargatu

Azaroaren 25ean “Edertasunaren Indarkeria: Nerabeen gorputza, kontrolaren lurraldea” txostena kaleratu genuen. Autokontzeptua eta gorputz femeninoaren gaineko presioari lotutako urrrakortasunaren eta erresistentziaren analisia da. Bizkaiko sei udalerritako nerabeen artean (13 eta 18 urte bitartekoak) egin da ikerlana. On-line formatuaz gain, pdf-a ere jaitsi dezakezue.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako performance eta kontzertua Sopelan

Datorren ostiralean, azaroaren 22an, 20.00etatik aurrera, indarkeria matxisten aurkako kale-ekintza burutuko da Sopelan. Ekimena antolatu dugun kolektiboek emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak bistaratu, salatu eta ezabatzen lagundu nahi dugu. Bestalde, 21.ooetatik aurrera Olaia Aretxabaletaren kontzertua izango da.

“Ez nago salgai, eta zu?” Indarkeria sinbolikoaren aurkako kanpaina

Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da. Ez nago salgai, eta zu?  lelopean, medicusmundi bizkaia elkarteak emakumeenganako indarkeria guztien artean, indarkeria sinbolikoa bistaratu nahi dugu. Imajinario kolektiboak, batez ere nerabeenak, indarkeria kolpeei, bortxaketei eta heriotzari lotzen du. Baina egon badago bestelako indarkeria, sinbolikoa, hain maltzurra ze indarkeriatzat ere jotzen ez dena, naturala delakoan.