“Ez nago salgai, eta zu?” Indarkeria sinbolikoaren aurkako kanpaina

“Ez nago salgai, eta zu?” Indarkeria sinbolikoaren aurkako kanpaina Image

Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da. Ez nago salgai, eta zu?  lelopean, medicusmundi bizkaia elkarteak emakumeenganako indarkeria guztien artean, indarkeria sinbolikoa bistaratu nahi dugu. Imajinario kolektiboak, batez ere nerabeenak, indarkeria kolpeei, bortxaketei eta heriotzari lotzen du. Baina egon badago bestelako indarkeria, sinbolikoa, hain maltzurra ze indarkeriatzat ere jotzen ez dena, naturala delakoan.

Urtero, hainbat ekintza garatzen dira nazioartean eta baita ere Bizkaian indarkeria matxistak desagerrarazteko premiaz kontzientziatzeko eta konpromiso eraginkorra lortzeko. Aurten, medicusmundi bizkaia elkarteak gorputz femeninoaren gaineko indarkeria sinbolikoa bistaratu eta ezabatzen lagundu nahi dugu, gazteen artean gero eta gehiago ematen den arazoa delako.

medicusmundi bizkaia elkarteak emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak ezabatzeko egiten dugu lan, Hegoaldeko herrialdeetan zein Bizkaian. Emakumeen aurkako indarkeriak maila fisikoan eta psikologikoan eragiten die emakumeei eta, oro har, jendarteari. Izan ere, Osasun Publikoak oraindik konpondu gabeko arazoa da. Hori dela eta,  medicusmundi bizkaiak aipatutako gaitz soziala bistaratu eta ezabatzen lagundu nahi  dugu.

Nahiz eta imajinario kolektiboak indarkeria kolpeei, bortxaketei eta heriotzari lotu, egon badago indarkeria arriskutsuagoa, sotilago dena. Edertasun kanonei lotutako indarkeria da, emakumeek jasaten dutena, hedabideek, modak, sare sozialek eta, oro har, jendarteak inposatzen dutena, arrakasta edo porrot soziala ematen dutenak.

Kontsumo jarraibideen eta edertasun kanonen ondorioz, jendarteak, orokorrean, eta nerabeek, batez ere,  osasunaren aurkako praktikak eta ohiturak dituzte.

Horrexegatik, oraingoan, medicusmundi bizkaia elkarteak, Ez nago salgai, eta zu? lelopean,  neska nerabeen gorputz femeninoaren gaineko indarkeria sinbolikoaren aurkako kanpaina abian jarri dugu.  Izan ere, gazteek errealitate hori naturalizatu eta normalizatzeko joera dute, ikusezin egiteko arriskua dago. Neska-mutilek garrantzi handia ematen diete gorputzari eta itxurari, toki desberdinetatik eragindako presioaren ondorioz (Internet, publizitateko irudiak edota lagunak). Helburua edertasun kanona lortzea da, nahiz eta benetakoa eta lortzekoa izan ez, eta kasurik txarrenean, obsesio bihurtuko da.

medicusmundi bizkaiatik egunero milaka nerabeei eragiten dien egoera salatu nahi dugu, gazteen gorputzengan eragindako presioak euren osasun fisikoa eta mentala hipotekatzen duelako, merkantzia moduan tratatzen dituztelako, pertsonen osasunaren kontura negozioa egiteko.

Hauek dira Ez nago salgai, eta zu? kanpainarekin lotuta Bilbon antolatu diren jarduerak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz:

Azaroaren 25ean

  • Edertasunaren Indarkeria: Nerabeen gorputza, kontrolaren lurraldea ikerketaren aurkezpena. Autokontzeptuaren eta gorputz femeninoaren gaineko presioari lotutako urrakortasuna eta erresistentziaren analisia Bizkaiko sei udalerritako nerabeen artean. medicusmundi bizkaiak eta Sortzen Aholkularitzak egin dute lana. 12.00etan, La Bolsa gunean (Palacio Jhon. Pelota kalea 10, Bilbo).
  • Gorputz femeninoaren gaineko indarkeria sinbolikoaren aurkako Performance. Mujeres Imperfectas taldearen eskutik. Bilbon antolatutako manifeztazioarekin batera izango da.
  • Ez nago salgai, eta zu? Kartelak, txapak eta pegatinak bananduko dira

#EzNagoSalgai                 #YoNoMeVendo

Itzuli