2017an, Guatemalako El Reposo herriko osasun zentroko egoera hobetzeko Crowdfunding kanpaina egin genuen. medicusmundi bizkairen boluntarioen parte hartzeari, Ur Basque People erakundearen laguntzari, Kukumiku plataformari eta parte hartu zenuten pertsona guztiei esker, helburua lortu genuen eta herri honetako biztanleek beraien osasunerako sarbidea bermatzen duen zerbitzu medikua dute. Asier Alberdi, erizaina eta medicusmundi bizkaiako boluntarioak prozesua […]
Crowdfundingaren helburua beteta: materialak GUatemalako El Reposo herriko osasun zentrora heldu dira
LAN ESKAINTZA: Aholkularitza
ASECSA HEZIKETA POLITIKORAKO ESKOLAREN IKUSPEGI TEMATIKO ETA METODOLOGIKOAREN DISEINUA ERATZEKO AHOLKULARITZA. Chimaltenango, Guatemala Aholkularitzaren helburuak: Aholkularitza honen helburu orokorra, ASECSA Hezkuntza Politikorako Eskolan, despatriarkalizazio prozesua helburu bihurtzeko laguntza ematea, Herrien Ongi Bizitzeko paradigmarekin bat datorren ideia bultzatuz. Aholkularitza hau, “Ongizatareako osasun integrala bultzatzen Guatemalan: eskubideak, artikulazioa eta inzidentzia (II. fasea)” proiektuaren testuinguruan kokatzen da. Honen gauzatzaileak […]
Guatemalan egondako euskal gazte lankideei elkarrizketa
Euskadiko Gazteak Lankidetzan genero indarkeria jaso duten Guatemalako emakumeekin lanean Begoña eta Garazi Guatemalako Chimaltenango hirian izan dira medicusmundi bizkaiak eta Asogen elkarteek kudeatzen duten genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako aterpetxe baten lanean, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programari esker. Gazte biek udako hiru hilabeteak eman dituzte Guatemalako hegoaldean dagoen Chimaltenango herrian, medicusmundi bizkaia eta ASOGENek genero indarkeria […]
Gernikako udaletxeak Guatemalan berdintasun proiektuak finantzatuko ditu
Gernika-Lumoko udaletxeak, Guatemalako ASOGEN erakundeak burutzen duen proiektuari laguntza emango dio, sexu indarkeriaren biktima izan diren nerabeen eskubideak defendatzen dituen proiektua babestuz, medeicusmudi bizkaia erakundearen bitartekaritzarekin. Proiektu honekin sexu indarkeria jasan duten 12 eta 17 urte bitarteko 33 nerabeei arreta osoa eskainiko zaie. Kolaborazio honi esker, nerabeek osasun arreta eta laguntza psikologikoa jaso ahal izango dute, epaiketa kasuetan ere […]
2016eko medicusmundi bizkaiako memoria, argitaratua.
2016 urtean medicusmundi bizkaian egin dugun lanaren laburpena biltzen duen memoria aurkezten deizuegu gaur. 2016. urtea oso berezia izan da gure elkartearentzat, 50. urteurrena ospatu dugulako. Mende erdia bete dugu osasunaren aldeko eskubidea aldarrikatzen, Hegoaldean zein Iparraldean. Orri hauetan gure lehentasunak zeintzuk diren gure lerro estrategiakoak, zein herrialdetan egiten dugun lan, eta zer nolako emaitzak ditugun zure […]
El Reposoko osasun-etxea laguntzeko crowdfunding kanpainak 1300 euro behar ditu bere helburua lortzeko
Medicusmundi bizkaiko boluntario taldeak aurrera jarraitzen du bere Crowdfunding kanpainarekin, Guatemalako El Reposo herriko osasun-etxearentzat oinarrizko materiala erosteko asmoz. Kanpaina apirilaren 21ean hasi zen eta bere helburua honakoa izan da: 40 egunetan 3500 euro lortzea tokiko osasun etxearentzat materiala erosteko (pisu pediatrikoak, txertoak gordetzeko hozkailuak, esku-oheak eta abar). Epea amaitzeko 17 egun falta dira, eta […]
Crowdfunding kanpaina abiatu dugu, Guatemalako osasun-etxe batentzat materiala erosteko asmoz
– medicusmundi bizkaiak finantziazio-kolektiboan oinarritutako proiektua abiatuko du apirilean, El Reposo herrian osasun-etxe bat egokitzeko helburuarekin.40 eguneko epea egongo da 3500 euro lortzeko. – Jarduera nagusi bi egongo dira: apirilaren 28an Bilboko Hika Ateneoan “Guatemalarekin Elkartasun Ahotsak” jardunaldia eta apirilaren 30ean Getxoko Fadura Kiroldegian “Lau ordu solidario” igeriketa- saioa, Ur Basque Peoplek bultzatuta. medicusmundi bizkaiko […]
Ur Basque People jarduera apirilaren 30ean antolatuko da Getxon
Fadurako kiroldegiak hartuko du apirilaren 30ean, igandean, Ur Basque People ekimen solidarioa, Ur Irekiak Galea Taldeak antolatuta, Getxo Udala eta Laboral Kutxarekin lankidetzan. Ekimen honen bigarren ekitaldia da –lehenengoa iaz egin zen Plentzian-, igeriketa eta ur-kiroletako zaletu guztiei zuzendua. Bertan dirua bilduko da MedicusMundi GKErentzat eta premia-premiazko elikagaiak batuko dira Sortarazi Elkartearentzat. Álvaro Gonzálezek nabarmendu […]
Emakumeenganako indarkeria Guatemalan (ere)
Joan den urrian, Faktoria Lilaren laguntzaz, Guatemalan egindako bideoa aurkeztu nahi dugu. “Emakumeenganako indarkeria Guatemalan (ere)” lelopean, indarkeria matxistak eta honen inguruan Guatemalako egoera aztertu nahi dugu. Hauen kausak eta ondorioak kontutan hartuz.
“Violencia simbólica Guatemala – Euskal Herria”, bi herrialdeen arteko indarkeria matxistak konparatzeko mahai ingurua
Hurrengo azaroaren 17an, Hika Ateneon, “Mujeres desenredando violencias” jardunaldien barruan, “Violencia simbólica Guatemala – Euskal Herria” izeneko mahai inguru bat aurrera eramango da. Ekimen hau, medicusmundi bizkaiaren eta Faktoria Lilaren eskutik datorrena, medicusmundi bizkaiko, Osakidetzako, Zainduko, Noka talde Feministako eta Faktoria Lilako kide desberdinek Guatemalara egin duten bidaiaren inguruan joango da. Egoera honen aurrean, mahai […]