Gaur, hasiera ematen diogu ekainaren 25 eta 26an Bilbon antolatuko den “Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko politika publikoak eta gizartearen parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak” izeneko kongresuan parte hartuko duten txostengileen errepasoari.
Ekainaren 25 eta 26an Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Politika Publikoak eta Gizartearen Parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren erronkak Kongresua
Ekainaren 25 eta 26an, Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Politika Publikoak eta Gizartearen Parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak kongresua egingo da Bilbon (Esperientziaren Gelak) goizez eta arratsaldez. Izena emateko epea ekainaren 18an amaitu zen eta, ia plaza gehienak bete dira.
medicusmundi bizkaiako Batzar Nagusia
Apirilaren 2an, medicusmundi bizkaiako Bazkideen Batzar Nagusia izango da, Bizkaiko Medikuen Elkargoan, Bilbon, 18.00etan. Zuzendaritza Batzordeko karguak berrituko dira, balantze globala egingo da eta “Parte hartzea, gizarte eraldatzeko gakoa” hitzaldia entzuteko aukera izango dugu, Fernando Amigo, Rivaseko lankidetza eta gazteria arloak lantzen dituen udal teknikaria eta medicusmundi bizkaiako kooperante ohiaren eskutik.
Zorionak eta urte berri on!
medicusmundi bizkaiak Eguberri zoriontsuak eta urte berri on opa nahi dizuegu. Osasunez beteriko urtea mundu guztiarentzat.
Izaskun Manero, Mara Gallastegui eta Oier Aizpurua Bertso lehiaketaren irabazleak
Abenduaren 5ean, “Nire gorputza nire erabakia” Bertso-paper lehiaketaren sari-banaketa burutu genuen Bilbon. Honetarako bertso-saio bat antolatu genuen eta Miren Amuriza eta Etxahun Lekue bertsolariak gurekin egon ziren. Bertsolariak izan ziren irabazleen izenak ezagutzera eman zituztenak. Zorionak Izaskun Manero (Gazteen maila 1. saria), Deustuko Gazteak – Unai Foruria (Gazteen maila 2. saria), Mara Gallastegui eta Oier […]
Miren Amuriza eta Etxahun Lekue Bertso-paper lehiaketaren Sari-banaketan
Abenduaren 5ean, osteguna, Nire gorputza nire erabakia bertso-paper lehiaketaren sari-banaketa izango da. Horretarako, Miren Amuriza eta Etxahun Lekue bertsolariak egongo dira Bilboko Hika Ateneoan burutuko den bertso-saioan. Gainera gaiarekin lotuta Performance bat garatuko da, bai Hikan baita Bilboko Alde Zaharreko “Boutique de la media” dendan ere. Txalaparta, pintxoak eta sorpresa gehiago! Anima zaitez eta gerturatu. […]










