Txostengileak arreta handiz aztertuz: María Luisa Delgado Martín

Aurreko asteetan bezala, Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko politika publikoak eta gizartearen parte-hartzea: nazioarteko lankidetzaren erronkak kongresuan parte hartuko duen hizlari berri baten artikulua ekartzen dizuegu. Kasu honetan, María Luisa Delgado Martin erizainaren txanda da.

Ekainaren 25 eta 26an Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Politika Publikoak eta Gizartearen Parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren erronkak Kongresua

Ekainaren 25 eta 26an, Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Politika Publikoak eta Gizartearen Parte-hartzea:  Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak kongresua egingo da Bilbon (Esperientziaren Gelak) goizez eta arratsaldez.  Izena emateko epea ekainaren 18an amaitu zen eta, ia plaza gehienak bete dira.