Ekainaren 25 eta 26an, Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Politika Publikoak eta Gizartearen Parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak kongresua egingo da Bilbon (Esperientziaren Gelak) goizez eta arratsaldez. Izena emateko epea ekainaren 18an amaitu zen eta, ia plaza gehienak bete dira.
Erdialdeko Amerikan Sexu eta Ugalketa eskubideak egikaritzeko eta Genero-indarkeria gutxitzeko Kalitatez eta Berdintasunez Osasun Sistema indartzea medicusmundi bizkaiak abian jarri duen Programaren barruan —aipatutako programa egun Hondurasen eta Guatemalan gauzatzen ari dira Garapenari Laguntzeko Euskal Agentziaren finantzaketari esker—, Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Politika Publikoak eta Gizartearen Parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak kongresua egingo da Bilbon, Esperientziaren Geletan (Banco de España kalea, 2) ekainaren 25ean eta 26an. Arratsaldean haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen da, 16:00etatik, 20:00etara arte, Lanberriko instalazioetan (Atxuri). Plaza erreserbatzeko 20 euroko fidantza utzi behar izango da.
Kongresua GGKErentzat, elkarteentzat eta gizarte-mugimenduentzat, osasuneko profesionalentzat, ikasleentzat eta irakasleentzat zuzenduta dago, baita sexu eta ugalketa eskubideak egikaritzeko politika publikoen eta gizartearen parte-hartzearen inguruan gehiago jakin nahi duten eta nazioarteko lankidetzaren funtzioa zein den aztertu nahi duten pertsona eta erakunde orokorrentzat ere.
Helburuak:
- Herritarren eskubideak eta printzipioak bermatzeko eraiki beharko den estatu-ereduari buruz Ipar eta Hegoko herrialdeek dituzten esperientziak elkartrukatzea.
- Iparreko zein hegoko herrialdeetan, sexu- eta ugalketa-osasunaren arloan Politika Publikoak garatzeko prozesua Estatuentzat zer zailtasun dituen aztertzea; horretarako, lortutakoak zein egungo joerak identifikatuko dira.
- Adostasun-eremuak sortzea, nazioarteko lankidetzak sexu- eta ugalketa-osasunean Politika Publikoak sustatzeko orduan dituen erronken inguruan, baita Politika horien ondoriozko Eskubideak bermatuko dituzten Estatuak eraikitzearen inguruan ere.
- Identifikatzea eta adostea zein diren gizarte zibil antolatuaren eta gizarte eta osasun arloko langileen gizarte-erronkak eta –estrategiak sexu- eta ugalketa-osasunen Politika Publikoak sustatzeari eta benetan aplikatzeari dagokionez, eta Eskubideen ikuspuntutik abiatuta.
Kongresuan zenbait txosten eta eztabaidatzeko mahai izango dira; Cristina Alvarado Larak, Honduraseko Visitación Padilla Elkarteko kideak, Jorge Irazolak, El Salvadorreko Osasun Ministeritzako aholkulariak, eta Verónica Cruzek, Mexikoko Las Libres Elkarteko zuzendariak, hartuko dute parte; horiek, estatu-eraikuntza aztertuko dute. Halaber, Casilda Velascok, emaginak eta Jaengo Unibertsitateko irakasleak, Guatemalako Nerabetasunerako Osasuneko zuzendariak, edo Juan Luis Uriak, Osaldeko presidenteak, osasun-sistematik gizarte- eta osasun-eskubideak emateari buruz sakonduko dute. Mirella Melgarrek, Honduras-Guatemalan medicusmundi bizkaiak egiten duen programaren eskualdeko arduradunak, eta Elisabeth Porrasek, medicusmundi bizkaiak Guatemalan duen koordinatzaileak, aztertu egingo dute Honduras eta Guatemalan nola sartu diren politika publikoak genero-indarkeriari aurre egiteko esparruan. Amaitzeko, Sergio Galanek, Nazioarteko Lankidetzarako eta Garapenerako Espainiar Agentziakoak; Edurne Bengoetxeak, Garapenari Laguntzeko Euskal Agentziakoak, eta Ana Silvia Monzonek, Guatemalako FLACSO Gizarte Zientzietako Latinoamerikako Fakultatekoak, azterketa amaituko dute; horretarako, sexu eta ugalketaosasuneko politiken geroaz eta lankidetzaren erronkez hitz egingo dute.
Astelehenetik aurrera, txostengileak Bilbora heltzen hasiko dira. Nahi duenak, hitzaldiak ikusentzunezko formatuan eskatu ahal izango ditzake.