Txostengileak arreta handiz aztertuz: María Luisa Delgado Martín

Txostengileak arreta handiz aztertuz: María Luisa Delgado Martín Image

Aurreko asteetan bezala, Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko politika publikoak eta gizartearen parte-hartzea: nazioarteko lankidetzaren erronkak kongresuan parte hartuko duen hizlari berri baten artikulua ekartzen dizuegu. Kasu honetan, María Luisa Delgado Martin erizainaren txanda da.

María Luisa Delgado Martinek Erizaintzako Diplomatura lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean 1988. urtean. Geroago, 1994an, Osasun Publikoaren inguruko graduondo unibertsitarioa amaitu zuen. Bere ikasketak amaitu bezain laster, lan-mundura ia bete-betean bota zen.

Sei urtetan zehar, Galdakaoko Ospitaleko larrialdietako zerbitzuan lan egin zuen. Beste zortzi urte Amorebietako Osasun Zentroan bizi izan zituen, erizain ginekologiko eta familia-plangintzan lan egiten. Geroago, 2008an, erizain obstretiko-ginekologiko espezialista titulua lortu zuen. Hortik aurrera, Arrasateko Ospitaleko erditze-zerbitzuan lan egin zuen hiru urteetan zehar eta, azkenik, Igorreko Osasun Zentrora heldu zen emagin lanak betetzera, gaur egunera arte

Itzuli