Txostengileak arreta handiz aztertuz: Verónica Castellanos

Txostengileak arreta handiz aztertuz: Verónica Castellanos Image

foto verónicaGaur, hasiera ematen diogu ekainaren 25 eta 26an Bilbon antolatuko den “Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko politika publikoak eta gizartearen parte-hartzea: Nazioarteko Lankidetzaren Erronkak” izeneko kongresuan parte hartuko duten txostengileen errepasoari.

 

 

Hilabete honetan zehar  kongresua ezagutarazteko egingo dugun artikuluekin hasteko, Verónica Castellanos kirurgialari medikua hautatu egin dugu, goren mailako profesionala delako Osasun Publikoaren sustapenean, bai Guatemalan, baita mundu osoan ere. Aditu-zenbatzaile titulua Guatemalako Komertzio Eskola Zentralean lortu zuen eta, horren ondorioz, kirurgialari mediku bezala graduatu zen Guatemalako San Carlos Unibertsitatean. Gainera, guzti hau gutxi izango balitz,  graduondoko ikasketak hasi zituen Rafael Landívar Unibertsitatean, non Osasun Publikoko Magister titulua eskuratu baitzuen, epidemiologia eta gerentziaren alorrean.

Hortik aurrera, Osasun Publikoaren garapenean esperientzia pilatzen egon da bi hamarkada baino gehiagotan zehar. Gainera, hainbat aholkularitza ekintzak egin behar izan ditu Guatemalako Osasun Publiko eta Gizarte Sorospeneko Ministerioan (MSPAS).

Azkenik, nabarmendu behar da da emakumeen Sexu eta Ugalketa Eskubideen defentsa sustatu duela, herrialdeko Politika Publikoetako agendan lehentasunezko gaia bihurtu ahal izateko.

Itzuli