Durangotik Hegoaldera lehiaketa

Egunak: 2022ko iraila eta abendua bitartean

Lekua: Durango

Kontaktua: bizkaia@medicusmundi.es / 944127398

Leku kopurua:

Prezioa: Doan

Izena emateko epea: 2022ko azaroaren 18ra arte


medicusmundi bizkaiak eta Durangoko Udalak bigarren aldiz antolatu dute Durangotik Hegoaldera lehiaketa, helburu bikoitzarekin: batetik, gazteak kontzientziatzea osasunerako eskubidearen inguruan, eta, bestetik, Hegoaldeko herrialdeen errealitatearen inguruan. Lehiaketa 2022ko iraila eta abendua bitartean egingo da eta talde irabazleak Guatemalara bidaiatu ahal izango du medicusmundi bizkaiak bertan garatzen dituen proiektuak ezagutzeko

Durangorik Hegoaldera lehiaketan parte hartzeko, parte-hartzaileek 19 eta 30 urte bitarteko bi edo lau  pertsonek osatutako taldeak eratu beharko dituzte.Gutxienez lau parte-hartzaileetatik hiruk Durangon jaiotakoak izan edo bertan bizi behar dute.

Parte hartu nahi duten interesdunek medicusmundi bizkaiaren blogaren bidez eman beharko dute izena, azken eguna 2022ko azaroaren 18a delarik.

Taldeek unean uneko bi probei eta jarduera bati egin beharko diote aurre, osasunerako eskubidea izango delarik gai nagusia. Horietako azken proba 2022ko abenduan egingo da, eta hor erabakiko da 2023ko otsailean Guatemalara zein taldek bidaiatuko duen.

Lehiaketaren helburua da Durangoko gazteak mugiaraztea osasun ekitatearen alde erantzunkidetasun globalaren ikuspegi batetik, egungo sistema ekonomikoak osasunerako eskubideari egiten dizkion mehatxuei buruz hausnarketa kritiko bat sustatuta.

Lehiaketa 2018. urtean medicusmundi bizkaiak eta Durangoko Udalak elkarlanean antolatutako Gazteak Hegoaren Bila lehiaketaren esperientzian oinarritzen da, eta Durango osoko gazteei zabalduta dago.

Izena emateko epea zabalik egongo da irailaren 28tik azaroaren 18ra bitartean.

Parte hartzera gonbidatzen zaitugu!

Izena emateko formularioa

 

Lehiaketaren oinarriak

Descarga el programa del congreso en pdfEgitaraua hemen