medicusmundi Bizkaiak antolatutako Jardunaldi hauek helburu jakin bat dute: Lehen Mailako Arreta eta osasuna zedarritzen duten prozesu sozialak begirada feminista eta intersekzional batetik eta sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegia erabilita erdigunean jartzen dituen osasun publikoaren eredu bat sustatzeko beharrean sakontzea. Ildo horretan, ezinbestekoa da gogoeta hainbat ikuspegi, bizipen eta jakintzetatik partekatu ahal izatea. Horretarako, esku hartzen […]
Jardunaldia “BEGIRADA OSASUNGARRIA II.edizioa. Sexu- eta genero-aniztasuna osasunaren gizarte-determinatzaile bezala
Lesbianen traumitak ginekologian
Ez ginekologiako langileak, ez protokoloak, ez daude oraindik prestatuta lesbianen praktika sexualen aniztasuna ulertzeko eta ginekologiako kontsulta beharrean diren emakumezko eta gizonezko transen eskariei erantzuteko. ANDREA MOMOITIO Generoaren sozializazioa ez da bakarrik zer eratan hezten gaituzten, gehiago da zer eratan programatzen gaituzten. Gauza bat da zure kreaturei esatea heziera onekoa dela eskerrak ematea eta bestea, […]
II. edizioa, online prestakuntza. AUTODEFENTSA DIGITAL FEMINISTA
Internet ahalduntze- eta erresistentzia-gunea izan daiteke emakumeentzat eta sistema zisteteropatriarkalak bortxatutako identitate guztientzat 2023ko martxoaren 30etik maiatzaren 25era bitartean, ostegunero 8 saiotan eta larunbatetan 2 saio estran, bideokonferentzia bidez konektatuko gara emakumeen aurkako online indarkerien eta ziberjazarpenaren problematika ikuspegi feministarekin jorratzeko. Gure online bizitza bizitzaren beste luzapen bat besterik ez da; horregatik, indarkeria matxistak ere […]
ziberaktibismorako eta autodefentsa digital feministarako, indarkeria sinbolikoari buruzko baliabideak eta materialak osatzen dituen tresna-kutxa.
Sareetan iraindu zaituzte emakumea izateagatik? Edo zure sexu- eta genero-aniztasunagatik? Zure bikotekideak edo bikotekide ohiak zure posta elektronikokontua kontrolatu dizu? Iruzkin bat egin dizute Twitterren? Isilarazi edo blokeatu zaituzte sare sozial batean eraso matxista bat salatzen ari zinenean? Sareetatik mehatxatu zaituzte jarrera feminista bat defendatzeagatik? Zure argazki intimoak Interneten eskegitzearekin mehatxatu zaituzte? Informazioaren eta komunikazioaren […]
[LAN-ESKAINTZA] Gizartea Eraldatzeko Hezkuntza eta Komunikazio Teknikaria
Gizartea Eraldatzeko Hezkuntza eta Komunikazio teknikaria lanaldi osoko kontratu baterako. Kontratu mugagabea izango da eta lanean berehala hasteko.
IZENA EMAN! INDARKERIA MATXISTEN AURKAKO SAREAK EHUNTZEN Online Ikastaroa
Gaztea zara eta sare sozialetan ere indarkeria matxistei aurre egin nahi dizeu? “Indarkeria matxisten aurkako sareak ehuntzen” online ikastaroan izen-eman AZAROAK 23 baino lehen. Azaroaren 29an martxan jarriko da! Doan!
IZENA EMAN! “Matxismoak hil eta pobretu egiten du, ergeldu egiten duelako” Online Tailerran osasun-arloan sakonduko dugu
Urriaren 25ean “Matxismoak hil eta pobretu egiten du, ergeldu egiten duelako. Indarkeria sinbolikoa patriarkala, gorputzak eta osasuna” Online Tailerra martxan jarriko da. Edizio berri honetan indakeria sinbolikoa OSASUNEAN dituen ondorioetan sakonduko dugu. Oraingo honetan ere, Irantzu Varela izango dugu (kazetari feminista eta Faktoria Lilaren koordinatzalea dena) formakuntza dinamizatzeko (streaming saioak, eztabaida-foroa, zalantzak, etab.).
“Sexu-esplotaziorako emakumeen eta nesken salerosketa” JARDUNALDIA eta “Haurrak eta nerabeak pornoaren aurrean: sexu-hezkuntzarako gakoak” MAHAI-INGURUA
Irailaren 24an, Emakumeen eta haurren sexu-esplotazioaren eta trafikoaren aurkako Nazioarteko Egunaren markoaren barruan, Andereak Elkarteak eta medicusmundi Bizkaiak, Durangoko Udalaren laguntzarekin, “Sexu-esplotaziorako emakumeen eta nesken salerosketa” eztabaida-jardunaldia antolatu dugu Durangon, goizeko ordutegian. Arratsaldean ordea, “Haurrak eta nerabeak pornoaren aurrean: sexu-hezkuntzarako gakoak” mahai-ingurua egingo da. Bi jardunaldien helburua eragileen arteko topaketa- eta truke-espazioak sortzea da, bi […]
Asociación La Alianza… EZAGUTZEN
Aliantza Elkarteak (ALA) tradizio luzea dauka kalean dauden haurrei eta nerabeei arreta ematen, baina 2010ean erabaki zuen sexu-indarkeria, pertsonen salerosketa, behartutako haurdunaldiak eta ezarritako amatasun biktima diren haur eta nerabeekin lan egitea.
Sexu- eta genero-aniztasuna Erizaintzako ikasgeletatik “praktiketara”
Euskal Herriko Unibertsitate Publikoko (UPV/EHU) Erizaintza Graduko hirugarren mailako ikasleek, martxoa eta maiatza bitartean Euskadiko osasun-zentro eta ospitaleetan burutzen dituzten praktiketan, sexu- eta genero-aniztasuna ikusarazteko eta txertatzeko hainbat tresna erabiliko dituzte.
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- …
- 9
- Next Page »










