Hurrengo irailaren 21 eta 28an, arratsaldean, medicusmundi bizkaiak, Faktoria Lilaren kolaborazioarekin eta Diputazioko onarpenarekin, gizarte zibileko eta erakunde publikoetako indarkeria sinbolikoa antzematea eta aurre egitea helburu duten hausnarketa saioak antolatuko ditu Bilbon (Bolunta). Saio hauen helburu nagusia medicusmundik 2013an emakumeen gorputzen gaineko indarkeria sinbolikoaren inguruan hasitako lanekin jarraitzea da. Izan ere, urte hauetan hainbat motatako […]
Emaion su bikiniari, neska! *
Udak ez luke buruhauste mingarriren iturririk izan behar. Alta, izan, bada. Besteak beste, ondo egoki dakigukeen bikini bat erosteko erronka baitugu! Eta horrekin, hamaika komeri! Jakin badakigu iragarkietako azal beltzaranak hiri-kondairak direla; telebista saioetan erakusten dizkiguten hondartza-saioak ez direla hain zoragarriak; igerilekuetako urak ez ohi direla aldizkarietan erakusten dituzten igerilekuetakoak bezain gardenak. Demontre! Udan ilea […]
medicusmundi bizkaiak Leioako Umore Azokan parte hartuko du, emakumeen gorputzen kontrako indarkeria sinbolikoa performance batekin salatuz
Ekintza hau Leioako “La vaca pinta” tailer artistikoan egingo da, maiatzaren 16an, ostirala, 18:30etik aurrera. Iniziatiba honekin, medicusmundi bizkaiak 2013an hasitako Ez nago salgai, eta zu? kanpainari jarraipena eman nahi dio.
“Edertasunaren Indarkeria: Nerabeen gorputza, kontrolaren lurraldea” TXOSTENA deskargatu
Azaroaren 25ean “Edertasunaren Indarkeria: Nerabeen gorputza, kontrolaren lurraldea” txostena kaleratu genuen. Autokontzeptua eta gorputz femeninoaren gaineko presioari lotutako urrrakortasunaren eta erresistentziaren analisia da. Bizkaiko sei udalerritako nerabeen artean (13 eta 18 urte bitartekoak) egin da ikerlana. On-line formatuaz gain, pdf-a ere jaitsi dezakezue.
TXOSTENA: Bizkaiko nerabeak oso urrakorrak dira eta gorputza eta edertasun femeninoari buruzko presio sozialei aurre egiteko gaitasun gutxi dute
Edertasunaren Indarkeria: Nerabeen gorputza, kontrolaren lurraldea txostena Ez nago salgai, eta zu? kanpainaren barne dago. Honen bitartez, medicusmundi bizkaia elkarteak emakumeenganako indarkeria guztien artean, indarkeria sinbolikoa bistaratu nahi du. Edertasun femeninoari buruzko mezu tradizionalei lotutako esposizio maila oso altua da 13 eta 18 urte bitarteko Bizkaiko nerabeetan. Ondorioz, neska-mutilazk guztiz urrakorrak dira, jokabideak eta ohiturak […]
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako performance eta kontzertua Sopelan
Datorren ostiralean, azaroaren 22an, 20.00etatik aurrera, indarkeria matxisten aurkako kale-ekintza burutuko da Sopelan. Ekimena antolatu dugun kolektiboek emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak bistaratu, salatu eta ezabatzen lagundu nahi dugu. Bestalde, 21.ooetatik aurrera Olaia Aretxabaletaren kontzertua izango da.
“Ez nago salgai, eta zu?” Indarkeria sinbolikoaren aurkako kanpaina
Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da. Ez nago salgai, eta zu? lelopean, medicusmundi bizkaia elkarteak emakumeenganako indarkeria guztien artean, indarkeria sinbolikoa bistaratu nahi dugu. Imajinario kolektiboak, batez ere nerabeenak, indarkeria kolpeei, bortxaketei eta heriotzari lotzen du. Baina egon badago bestelako indarkeria, sinbolikoa, hain maltzurra ze indarkeriatzat ere jotzen ez dena, naturala delakoan.










