Honduraseko emakumeen kontrako indarkeria; misoginia armatua eguneroko indarkeriako eszenatokian

Hondurasen oso zaila izaten da emakumeen kontrako indarkeria aztertzen duten estatistikak aurkitzea. Gainera, askotan instituzioen arabera kopuruak aldatzen dira. Hori dela eta, CDMak, 2002an, idatzizko prentsan argitaratutako genero-indarikeriaren inguruko albisteak hartzen hasi zen, estatistika “ofizialak” lortzeko arazoari aurre egiteko helburuarekin.

“Dukora Tujy´Imbere”, Ruandako kokapen soziala, ekonomikoa eta Giza Eskubideen aitorpena indartzeko proiektua, non, emakumez osatutako 7 kooperatibek parte hartzen baitute

Zortzi urte pasa dira jada Ruanda bezalako herrialde baten garapen mailaren inguruko kontzientzia soziala sortu zenetik. Eskualde menditsua da, baina oso jendetsua baita ere. Hori dela eta, herritarren sakabanatzeak pertsona normal baten beharretara heltzea oztopatzen du. Gainera, Afrikako eskualde hau errausten duten arazoak, hau da, edateko uraren falta, higiene-falta dela eta sortutako gaixotasunak, malaria eta […]

Lankidetza aldaketarako

Alberto Iñurrategi mendizaleak, Ana Urrutia kazetariak eta Gorka Otxoa aktoreak bat egin dute euskal nazioarteko lankidetzaren aldeko kanpainarekin eta EZETZ dio arlo honetan murrizketei.

“Edertasunaren Indarkeria: Nerabeen gorputza, kontrolaren lurraldea” TXOSTENA deskargatu

Azaroaren 25ean “Edertasunaren Indarkeria: Nerabeen gorputza, kontrolaren lurraldea” txostena kaleratu genuen. Autokontzeptua eta gorputz femeninoaren gaineko presioari lotutako urrrakortasunaren eta erresistentziaren analisia da. Bizkaiko sei udalerritako nerabeen artean (13 eta 18 urte bitartekoak) egin da ikerlana. On-line formatuaz gain, pdf-a ere jaitsi dezakezue.

“Komunitateak komunak eta ur-hornidura sistema eraikitzen parte hartuz duenez, egindako ahalegina balora dezakete”

Bilboko Virginia Alonso de Linajek, 26 urteko geologoak, eta Ana Matienzok, 30 urteko kimika eta ingurumen ingeniariak, udan Puerto Cortesen (Honduras) ur hornidurarako eta saneamendurako proiektu batean parte hartu dute. medicusmundi bizkaiak eta hango Udalak gauzatu dute aipatutako proiektu hori.  Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programari esker, herrialdea ezagutzeko eta uraren kudeaketa hobetzen laguntzeko aukera […]

TXOSTENA: Bizkaiko nerabeak oso urrakorrak dira eta gorputza eta edertasun femeninoari buruzko presio sozialei aurre egiteko gaitasun gutxi dute

Edertasunaren Indarkeria: Nerabeen gorputza, kontrolaren lurraldea txostena Ez nago salgai, eta zu?  kanpainaren barne dago. Honen bitartez, medicusmundi bizkaia elkarteak emakumeenganako indarkeria guztien artean, indarkeria sinbolikoa bistaratu nahi du. Edertasun femeninoari buruzko mezu tradizionalei lotutako esposizio maila oso altua da 13 eta 18 urte bitarteko Bizkaiko nerabeetan. Ondorioz, neska-mutilazk guztiz urrakorrak dira, jokabideak eta ohiturak […]

“Ez nago salgai, eta zu?” Indarkeria sinbolikoaren aurkako kanpaina

Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da. Ez nago salgai, eta zu?  lelopean, medicusmundi bizkaia elkarteak emakumeenganako indarkeria guztien artean, indarkeria sinbolikoa bistaratu nahi dugu. Imajinario kolektiboak, batez ere nerabeenak, indarkeria kolpeei, bortxaketei eta heriotzari lotzen du. Baina egon badago bestelako indarkeria, sinbolikoa, hain maltzurra ze indarkeriatzat ere jotzen ez dena, naturala delakoan.