Honduraseko emakumeen kontrako indarkeria; misoginia armatua eguneroko indarkeriako eszenatokian

Honduraseko emakumeen kontrako indarkeria; misoginia armatua eguneroko indarkeriako eszenatokian Image

Hondurasen oso zaila izaten da emakumeen kontrako indarkeria aztertzen duten estatistikak aurkitzea. Gainera, askotan instituzioen arabera kopuruak aldatzen dira. Hori dela eta, CDMak, 2002an, idatzizko prentsan argitaratutako genero-indarikeriaren inguruko albisteak hartzen hasi zen, estatistika “ofizialak” lortzeko arazoari aurre egiteko helburuarekin.

 

“Gehienek badakite Honduras munduko herrialderik bortitzena dela. Hain ondo ezagutzen ez dena da emakumeen hilketa tasa 2012an (14,2  100.000 herritarreko) 152 herrialdeen hilketa tasa osoa gainditzen duela, baita Palestina, Siria edo Irakena ere, UNODC Droga eta Delituaren kontrako Erakunde Batuen Bulegoak adierazten duen bezala. Konparaketa honekin honduraseko emakumeen egoera bake garai batean dimentsionatu daiteke, baina azken finean deklaratu gabeko gerra bat da, non emakume gazteak, txiroak eta hiritarrak biktima nagusiak baitira.

Bestalde, nabarmendu behar da bortizkeria emakumeen bizitzako aldarrikapen iraunkorra dela, biolentziarik gabeko eta askatasunean bizitzeko eskubidea urratzen duena. Hori dela eta, horren inguruan hitz egiterakoan, emakumeen hilketaz eta feminizidioez gain, etxeko-indarkeria, familia barruko indarkeria, indarkeria sexuala, indarkeria instituzionala eta beste motatako indarkeriak aipatu egin behar dira”.

Artikulu osoa irakurtzeko sakatu hemen.

Itzuli