Zortzi urte pasa dira jada Ruanda bezalako herrialde baten garapen mailaren inguruko kontzientzia soziala sortu zenetik. Eskualde menditsua da, baina oso jendetsua baita ere. Hori dela eta, herritarren sakabanatzeak pertsona normal baten beharretara heltzea oztopatzen du. Gainera, Afrikako eskualde hau errausten duten arazoak, hau da, edateko uraren falta, higiene-falta dela eta sortutako gaixotasunak, malaria eta desnutrizioa, gero eta pobrezia gehiago sortzen dabiltzate. Egoera honen aurrean, 2006. urtean, emakumez osatutako hainbat kooperatiben sorkuntzaren ideia jaio zen, Afrikan betidanik egon diren arazoei aurre egiteko helburuarekin. Ekimen hau Kamonyi (Ruanda) barrutiaren garapen planaren barruan kokatzen da eta UGAMA GKEren laguntza izan du 2010. urtetik aurrera. Proiektuak 10 urteko iraupena izango duela aurreikusita dago, eta, gaur egun, sendotze-ekonomiko prozesu batean sartuta dago, non emakumeen 7 kooperatiben hobekuntza eta produkzioaren igoera lortzeko hainbat teknika abian jarri baitira, nekazaritza, abeltzaintza eta eskulangintzako esparruetan. Helburu nagusiak produktuari balio erantsia ematea, merkatu nazionalerako orientazioa bideratzea eta egindako lan guztiaren gestio-errefortzua lortzea dira. Prozesu hau, medicusmundi bizkaia, medicusmundi araba eta UGAMA elkarteen koordinaziopean, deialdi publiko eta pribatuen bidez finantzatu egin da hainbat urteetan zehar eta, gaur egun, Goi-Errioxako Upeltegiak, SA (29.283€ko dohaina eman duena), Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, Bilboko Udaletxeak eta Gasteizeko Udaletxeak antolatzen baitute.
“Dukora Tujy´Imbere” proiektuak, “Aurrera egiteko lan egin dezagun” esan nahi duena, bere laugarren etapan dabil eta, gaur egun, 7 kooperatibetatik 6 pertsonalitate juridikoa dute. Haien barruan, 445 kide daude, eta haietatik, 417 emakumeak eta 28 gizonak dira.